euskal diaspora eta kultura
2009/03/02
PUBLIZITATEA
Villa Maria, Cordoba. Pilota Berri ekimeneko arduradunek oharra plazaratu dute, euren barnean pilotan ari diren neska eta emakumeak deituz datorren larunbat-igandez Villa Mariako Eusko Etxean gauzatuko den elkarretaratzera. Oharrean hitzorduaren garrantzia azpimarratu dute, "urteko lehenengo bilkura baita, eta bertan pilotari bakoitzaren maila ikusten eta neurtzen joango baitira, horren arabera urtean zeharreko norgehiagokak antolatu ahal izateko".
"Gauzak ohi bezala egingo dira eta ostatua eta bazkari-afariak FEVAren kontu izango dira eta garraio gastuak, berriz, ordezkaririk bidaltzen duen euskal etxe bakoitzaren bizkar", segitzen du oharrak. "Norbaitek zalantzarik badauka, edo pilotariren batek edo euskal etxeren batek arazo edo galderarik badauka, aski du FEVAko arduradunekin harremantzea, esan nahi baita Agustin Asensiorekin edo Carlos Sosarekin", adierazten da.
Garraioei dagokienez, La Platatik autobus bat aterako da Villa Mariara, beraz norbaitek behar izango balu aukera izan dezake La Plataraino heldu eta hortik aurrera garraiobide horrekin konbinatzeko. Azpimarratu dute FEVAtik garrantzitsua dela lekuak lehen bait lehen erreserbatzea, planak garaiz baieztatu ahal izateko.
[2009-03-04ko FEVAren agiri batek akitaldia bertan behera utzia izan dela dio, 'jokalari gehienek ezin izangop baitute bertaratu'. Data berririk ez du adierazten, ezarritakoan jakinaraziko dela besterik ez]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus