euskal diaspora eta kultura
2011/09/12
PUBLIZITATEA
Llavallol, Argentina. “Topaketaren helburua umeek Euskal Herriko kultura --dantzak, jokoak, musika, antzerkia, eskulanak eta euskara-- ezagutzea da. Aldi berean mutiko eta neskatoen arteko harremanak sortu eta sendotzearen aldeko jaia ere bada”, azaltzen zioten iaz, XIII. Ume Topaketan 200 ume bildu ondoren, FEVAko euskara arloko arduradunek EuskalKultura.com-i.
Federazio argentinarra bera da topaketaren antolatzailea, HABEtik jasotzen duen diru-laguntzarekin, eta aurreko urteetako eskarmentua baliatuz eta ohiko izpirituarekin, 2011 honetan ere gonbidatzen ditu euskal etxeetako txikiak eurentzat propio eratutako ekitaldi honetan parte hartzeko.
XIV. Ume Topaketa irailaren 24an, larunbatean, izango da Llavallolgo Euskal Echea institutuko zelaietan. Bertako aretoan, gosaria eskainiko zaie umeei eta gero prest egongo da dena jolasten hasteko. Taldeetan banaturik, kulturaren arlo askotako esperientziak biziko dituzte txikienek jolasen bidez. Bazkaria ere partekatu dute partaide guztiek eta arratsaldeko 5ak aldera “agur” esango diote elkarri. Informazio gehiago eskuratzeko, jo helbide honetara: feva_euskera@fibertel.com.ar.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus