Mar del Plata, Argentina. 'Jarduneko Musikarien I. Topaketa' otsailaren 16an egin zen, Mar del Platako Denak Bat-en, FEVA antolatzaile. Parte hartutako musikariak Bahia Blanca, Tres Arroyos, San Nicolas, Buenos Aires (Euskaltzaleak eta Laurak Bat), Villa Maria, Maipu eta Necocheako euskal etxeetatik heldu ziren Mar del Platako, eta bertako jotzaileak lagun, egun osoko jarduna bururatu zuten, Buenos Airesko Laurak Bat-eko Jose Maria Gutierrez txistularia koordinatzaile, banaka zein taldekako saioetan.
Gutierrezek EuskalKultura.com-i adierazi dionez, “oso gustura eta gogo handiz aritu gara lanean. Parte-hartzaileek engaiamendu handia erakutsi dute eta Euskal Aste Nazionalaren aurretik beste topaketa bat egiteko asmoz ari gara”.
Tailerrean landutako aireak gauean jo zituzten musikariek, Mar del Platako Denak Batek antolatutako Jaialdian. Festan, zuzeneko musika ez ezik, euskal dantzak eta “pintxo apartak” ere eskaini zituzten anfitrioiek. Jaialdiko argazki gehiago, hemen.
[''Ikusi mendizaleak' elkarrekin jotzen (bideoa Juan Manuel Hiriart)]