Buenos Aires, Argentina. Euzko Argentinar Bazkun Alkartasunak (FEVA) aurkeztutako, eta zaintza batzordeak ofizializatu duen, zerrenda bakarraren berri eman du apirilaren 27an goizeko 9:30ean Buenos Airesko Laurak Baten egingo den Ohiko Batzar Nagusirako. EuskalKultura.eus-ek aurreratu zuenez, Asier Iriberri Plazaola izendatuko lukete, beraz, lehendakari eta Arantxa Anituak, FEVAko lehendakari kargua utzita, lehendakariorde kargua hartuko luke.
Arantxa Anitua Federazioko buru izan den bost urteetatik bi pandemian pasa ziren, eta horrek eragotzi egin zion abokatu buenosairestarrari euskal etxeetan barrena nahi bezala ibili eta bertako errealitate eta beharrak bertatik bertara ezagutzea. Hala ere, birtualtasunak abantailak ere ekarri zituen. Partaidetza handia bildu zen FEVAk antolatutako urrutiko tailer sortara eta eskaintza hori bereziki onuragarria izan zen urrunen dauden euskal etxeentzat.
Bere agintaldiko balantzea partekatu du FEVAko lehendakariak EuskalKultura.eus-ekin. "Bost urte hauetan FEVAko lehendakari izan izana generoaren aintzatespena dela uste dut. Uste dut gure gizataldea zorretan zegoela; izan ere, urte askoan emakumeak, eraikitzaile handiak izan arren, eta ez zeuden erakusleiho handieneko lekuetan. Kargua harrotasun handiz eraman dut eta, uste dut, nire agenda feminista propioarekin, denbora luzez gainjarrita zeuden zenbait gai finkatzea lortu dudala. Egiteke asko dagoen arren –izan ere, Euskadin hauteskunde berriak egiteko atarian gaude eta emakume lehendakarigai baten zorrak hor dirau–, oso garrantzitsua iruditzen zait "Dama Batzordeez" hitz egiteari utzi izana eta emakumeen ahotsa entzutea. Eta horretarako lanean jarraituko dut, tokatzen zaidan lekutik ", adierazi du.
Honakoek osatzen dute zerrenda bakar osoa:
- Lehendakari: Asier Iriberri y Plazaola (kargu pertsonala - Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxea)
- Lehendakariorde lehena: María Aranzazu Anitua (kargu pertsonala - Buenos Aires Hiriko Laurak Bat)
- Lehendakariorde bigarrena: Carlos Alberto Miguelena (kargu pertsonala - Pergaminoko Lagun Onak)
- Idazkari: Elba Lydia Mocoroa (Gerora elkartea, Córdoba)
- Diruzain: Ignacio Ederra (kargu pertsonala, Unión Vasca Soc. S.M. - Bahía Blanca)
- Batzordekide titularra: María Susana Mendizabal, Gure Etxe Maitea, Olavarría
- Batzordekide ordezkoa: Pablo Bernardino Ormazabal
- Batzordekide titularra: Marcos Castillón - Gure Etxea, Tandil
- Batzordekide ordezkoa: Marcos Juárez
- Batzordekide titularra: Esteban José Bilbao Menéndez - Euskaldunak Denak Bat, Arrecifes
- Batzordekide ordezkoa: Laureano Edgard Villa Zabaleta
- Batzordekide titularra: Cristina Inés Zubillaga Euzko Etxea, Necochea
- Batzordekide ordezkoa: Iñaki Bilbao
- Kontu ikuskatzailea: Javier Ezequiel Salvarredi, Denak Bat, Mendoza
- Kontu ikuskatzailea: Antonela Mujica Veroli - Euzko Alkartasuna - Macachín
- Kontu ikuskatzailea: Gabriela Susana Allaria - Baskos de la Confluencia - Neuquén