euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAk Aberri Eguneko mezua zabaldu du Argentinatik, 'ilusioz' ospatzera deituz Euskadin zein Diasporan

2013/03/28

FEVAk 2013ko Aberri Egun mezua zabaldu du Argentinatik Aberria ilusioz ospatzera deituz (argazkia EuskalKultura.com)
FEVAk 2013ko Aberri Egun mezua zabaldu du Argentinatik Aberria ilusioz ospatzera deituz (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Aurreko urteetan bezalaxe, Argentinako Euskal Etxeen Federazioak (FEVA) mezua zabaldu du kide dituen euskal etxe, lagun eta komunikabideen artean, Aberri Eguna dela-eta datorren igandean. "Abertzaleok beharrezkoa dugun eguna da hau, jaia, musika, dantza, bilerak, hitzaldiak, euskara eta nolanahi ere nor garen adierazi eta horren lekukotasuna eman dezagun". "Aberri Egun elkargarria opa dizuegu guztioi, geure sentimenduetan sendo eta ikurrinak lagun gure identitatea agertuz", jakin arazi dute. Sortuk, bere aldetik, mezua zuzendu dio propio Diasporari (ikus bideoa).

Buenos Aires, Argentina. Aurreko urteetan egin bazala, Argentinako Euskal Etxeen Federazioak (FEVA, Euzko  Argentinar Bazkun Alkartasuna, izen historikoan) Aberri Eguna datorren igandean izango dela-eta mezua plazaratu du bere kide diren euskal etxeei, instituzio lagunei eta publiko orokorrari oro har zuzenduta, egun berezi honen edizio berri batek ekartzen dizkion gogoetak partekatuz. Hona testua osorik, gaztelaniatik itzulita:

Bi gerla karlisten ondotik, 1839an eta 1871ean, gure herria bentzutua, pobretua eta norabidea galdua egonik, Sabino Aranak berriz ere bizitzera deitu zuen, Euskadi euskotarren aberria dela esanez.

1932ko martxoaren 27an, Berbizkunde igandez, lehenengo Aberri Eguna egin zen Bilbon.

Berbizkunde Igandea aukeratu izana ez zaio hainbeste zor garai hartan fede aitortukoa zen Eusko Alderdi Jeltzalearen lotura erlijiosoari --lehenengo deialdi hura eurak egin baitzuten-- hilzorian zegoen Euskal Herri hura erreskatatzeko beharrak baizik, biziraupeneko ekonomiaren pobreziak makurrarazia eta bizitza politikoan eta kontzientzia nazionalean zapaldua baitzegoen Primo de Rivera diktatorearen zazpi urteko kudeaketaren ondoren (1923/1930).

Testuinguru hartan, Berbizkunderako deia metafora bat baino gehiago, askoz gehiago, zen eta haren uhina Euskal Herriko tontor guztietaraino heldu zen, bailara itzaltsuetan barrena, eta Kantauri Itsasoak oihartzuna emanik euskaldunen lur osoa estali zuen, ahaleraziz oso urte gutxitan autonomi-estatutu bat lortu eta berezko gobernua sortu izana frankismoaren ankerrari aurre egiteko.

Erbesteko jaurlaritzaren ondotik Aberri Eguna euskaldun guztiena izatera heldu zen eta ilusioz beterik ospatzen dugu Euskal Herrian, Argentinan eta mundu osoan.

Sorturen mezua Diasporari

Edizioa arrunt ixtear, agiri bat jaso dugu gure erredakzioan Sortuk bereziki Diasporari zuzendua. Hona linkak:

-Sorturen Aberri Eguneko mezua Diasporari euskaraz
-Sorturen Aberri Eguneko mezua Diasporari gaztelaniaz
-Sorturen Aberri Eguneko mezua Diasporari ingelesez
-(frantsesez ez dugu jaso)




« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia