Buenos Aires, Argentina. FEVA Argentinako euskal erakundeen federazioak ohar bat plazaratu du datorren igandean Aberri Eguna dela-eta, elkarteko lehendakari eta idazkariak, hurrenez hurren Felipe Eiheragibel eta Marta Abarrateguik sinatua, "euskal eskubide historikoen aldarrikatze eguna" dela esanez. Hauxe dio hitzez hitz agiriak:
Datorren igandea, apirilaren 12a, Aberri Eguna da, Euskal Aberriaren festa. Euskal Eskubide Historikoak aldarrikatzeko eguna. Egun bat, euskal etxeetan, Euskal Herriko euskaldunekin bat eginik, nazio bat garela ospatu ahal izan dezagun, lurralde bat, hizkuntza bat, historia bat, kultura bat eta ametsak eta nazio proiektuak partekatzeko.
Aberri Eguna beharrezkoa da abertzaleentzat, festaren bidez, musika, dantzak, bilerak, hitzaldiak, eta euskera tarteko nor garen azal izan dezagun.
Guztiei, gizon eta emakume, elkarretaratze Aberri Egun bat opa diegu, sentimentuetan azkar, ikurriñak geure nortasunaren lekuko.
Bihotz bihotzez.
Felipe Eiheragibel, FEVAko lehendakaria
Marta Abarrategio, FEVAko idazkaria