euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAk 20 euskal filme dauzka bere etxe bazkideei eskaintzeko, euskal zine zikloak antola ditzaten

2008/02/11

Montxo Armendarizen obra pare bat dago FEVAra eska daitezkeenen artean (arg. LuisUrbina)
Montxo Armendarizen obra pare bat dago FEVAra eska daitezkeenen artean (arg. LuisUrbina)

PUBLIZITATEA

Eusko Argentinar Bazkun Alkartasunak (FEVA) Euskal Herrian edo euskal zuzendariek egindako 20 filme dauzka eta euskal zine emanaldiak antolatzeko eskaintzen dizkie bertako Euskal Etxeei. Lan horien artean honako hauek daude: Alex de la Iglesiaren El Día de la Bestia; Obaba, Bernardo Atxagaren nobelan oinarritua eta Montxo Armendarizek zuzenduta; edota Pio Caro Barojaren 'Gipuzkoa' eta 'Navarra, cuatro estaciones'. Proposamenak arrakasta lortuko balu, federazioa filme gehiago kudeatzeko prest egongo litzateke, hurrengo lau urteetarako programaratu eta zine emanaldiak egin ahal izateko.
FEVAk bere euskal etxe bazkideei bidali dien mezuan bihar asteartea baino lehen erantzuteko eskatzen die elkarteei, maileguen egutegia lehen bait lehen osatu ahal dadin. Honako hau da euskal zinema zikloak antolatzeko oraingoan aukeratutako filmeen zerrenda:

-Salda Badago, Euskal Rockaren Hastapenak (VHS), documental
-La vida mancha, zuz: Enrique Urbizu (DVD), drama
-Frío sol de invierno, zuz: Pablo Malo (DVD), suspense
-Vacas, zuz: Julio Medem (DVD), drama
-El sol del membrillo, zuz: Victor Erice (DVD), fikzioa
-La comunidad, zuz: Alex de la Iglesia (DVD), komedia dramatikoa
-Secretos del corazón, zuz: Montxo Armendariz (DVD), drama
-El espíritu de la colmena, zuz: Victor Erice (DVD), drama
-La isla del cangrejo, zuz: J. Muñoz y X. Basterretxea (DVD), animación
-Ladrón de sueños, zuz: Angel Alonso (DVD), marrazki bizidunak
-El Pico, zuz: Eloy de la Iglesia (DVD), fikzioa
-El Día de la Bestia, zuz: Alex de la Iglesia (DVD), fikzioa
-Aupa Etxebeste, zuz: Asier Altuna (DVD), komedia
-Obaba, zuz: Montxo Armendariz (DVD), fikazioa
-Tasio, zuz: Montxo Armendariz (DVD), fikzioa
-La Ardilla Roja, zuz: Julio Medem (DVD), fikzioa
-Gipuzkoa, zuz: Pío Caro Baroja (DVD), dokumentala
-Frágil, zuz:Juanma Bajo Ulloa (DVD), fikzioa
-Nafarroa, lau urtaro, zuz: Pío Caro Baroja (DVD), dokumentala

Izenburuen aniztasuna

Zerrendak, beste batzuen artean, Montxo Armendariz, Julio Medem, Alex de la Iglesia eta Juanma Bajo Ulloaren izenak biltzen ditu, baita Pio Caro Barojaren bi dokumental ospetsu ditu. Titulu ezagunen artean hauek aurki daitezke: El Día de la Bestia, Alex Angulo eta Santiago Segura aktoreekin; Aupa Etxebeste, euskaraz grabatua; Obaba, Bernardo Atxagaren obra zinera eramana; Tasio, nafar ikazkin baten istorioa; edo lau Goya irabazi dituen eta Oscar sarietan izendatutako Secretos del Corazón.

FEVAk jakin nahiko luke proiektu hau jendearen interesekoa den hurrengo lau urteetan zine emanaldiak kudeatzen jarraitzeko, beti ere lau urteko planaren barne. Informazio gehiago eduki nahi duenak FEVAko bulegoetara jo dezake honako helbidean: Lavalle 1718 5º D (1048) Buenos Aires (Argentina), edo telefono zenbaki honetara deitu: +54 (11) 4372 3520.


Lotura interesgarriak

FEVAko web orrialdea
www.fevaonline.org.ar

FEVAko Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak
2008ko otsailaren 4an EuskalKultura.com-en argitara emana

HABEk eta FEVAk antolatutako barnetegiaren amaiera
Urtarrilaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia