euskal diaspora eta kultura
2010/02/25
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Zoritxarrez, Argentinako FEVAko lehendakari izateko aurkeztuko diren hautagaiek ez dakite euskararik, eta banatzen dituzten proposamen eta izkribuak erdara hutsean datoz, esaldi ikasi eta testimonialen baten kasua ez bada. Jatorrizko gaztelaniaz irakurtzeko, albiste honen erdal bertsio honetan egin dezakezu. Bestela, saiatuko gara argentinarrok erdaraz luze eta hitz ugaritasunez esaten dakigun horren euskarazko laburpena hona ekartzen.
Ricardo Basterraren zerrendak 'Batasuna eta partaidetza' izena daraman idazki batez egin du bere buruaren aurkezpena. Hona testua:
BATASUNA ETA PARTAIDETZA: FEVA, GEROARI BURUZKO ERRONKA
FEVAren ildoa gobernatuko duten agintariak hautatzeko hauteskundeetara bi zerrenda aurkeztu izanak adierazi nahi digu seguruenik ezin izan dugula bat egin osotasun batean nola egiten dugun ikusteko, baina esaten digu baita ere interesa duen jendea badagoela eta honek seguruenik --eraso pertsonalak ez dauden bitartean-- elkartzea ahalbidetuko digu, euskal gauza defenditzeko bide partehartzaileak nola topatu aurkitzeko.
Erakundeen bizitzan asko dira buruzagiek gainerakoen alde ematen dituzten sakrifizio eta orduak; hau baloratu egin behar da eta onartu beharra dago orain arte egindakoak aurrera egiteko abiapuntu gisa balio digula. Guztia ez dago gaizki egina eta ez da zertan guztia bota beharrik.
Egia da baita ere uneek edo dinamikak agian, aurrera egiteko egoerak sortuko dituztela, horren gainean gauzak aldatzeko eta horrek egingo gaitu sinesgarriak eta guztientzat onena denaren atzetik joatea ekarriko digu.
Begirune osoz zure atxikimenduaren bila gatoz martxoaren 20ko Biltzarrerako. Gure zerrendan, FEVA bezalako erakunde bat gidatzeko lan konplexuan aspaldidanik esperientzia biltzen ari den jendea dago, baina ziurtatu eta aldi berean partaidetza esparru berriak sortzeko konpromisoa hartu nahi dugu geroari buruzko erronka honi ekiteko ideiak eta ikusmena lagun eztabaidatu eta lan egiteko.
Guztion arteko partaidetza eta engaiamenduan dago gu guztiok hobe egingo gaituen indarra.
PROPOSAMENAK
Zerrendak egiten dituen proposamenetan "Argentinan eta Euskadi/Euskal Herrian" euskalduntasuna edo 'euskal gauza'ren presentzia mantentzearren rol politiko bat (ez alderdizalea) gauzatu behar duela FEVAk agertzen da, kide dituen euskal etxeen kezka eta beharren erreferente eta ordezkari izanez.
Euskal Erkidegoko eta gainerako lurralde historikoetako gobernuarekin eta udaletxe eta erakundeekin errespetuzko harreman atsegina euki behar duela FEVAk, horrek estutuen kontra eta Euskal Herriaren eskubide iraungiezinei uko egitea ekartzen ez duen heinean.
FEVA partaide aktibo izango da euskaldunen eskubide historikoen defentsarako baliabide eta esparruak sortzen.
Aholkulari Mahai bat sortzea proposatzen du, FEVAko lehendakari ohi guztiak partaide. Estutuak aldatzera deitzen du, hauteskundeetan zerrenda bat baino gehiago aurkezten direnean, gutxiengoa ere ordezkatua egon dadin.
Gazteen arloan, euren partaidetza aktiboa bultzatzea proposatzen du, bilerak antolatzea bultzatuz eta euretan parte hartzeko dirulaguntza sistema bat sortuz.
FEVAren urteko zuzendaritza bileterako hiru 'probintzietan' egitea proposatzen du, herrietako eta tokiko errealitate eta arazoak hobeto ezagut daitezen.
Buruzagien trebakuntza ere proposatzen du, kudeaketa administratiboan, kontularitzan, finantziatzioa eta baliabide ekonomikoak lortzeko kontuetan.
Formatzaileen formakuntza bultzatu nahi du, eta dantza taldeen garapena. FEVAk ordainduko lituzke garraio eta bestelako gastuak.
Mus programa bat abaian jartzea bultzatuko luke. Gazteen Udalekua sustatu eta erraztuko, lokarriarena eginez erakunde publiko eta pribatuekin antolaketan laguntzeko.
Kulturan, eukal kulturaren ezagutza bultzatu behar dela dio. Euskal Etxe guztietara helduz eta erakusteko edo irakasteko zerbait dutenei tresnak eta baliabideak eman.
Euskararekin, oraingo ildoari eutsi, euskal etxe guztietara helduz eta formakuntza hartu duten guztiak bilduz programa honetan lagun dezaten.
Hedabideetan, FEVAk eta Euskal Etxeek lan egin behar izango dute euskal kulturaren ezagutza eta Euskal Herriaren eskubide historikoen defentsa sustatuz, honen guztiaren hedapena koordinatu eta laguntzeko.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus