Buenos Aires, Argentina. FEVA Euskal Argentinar Bazkun Alkartasunak oharra plazaratu du herrialdeko presidenteorde Cristina Fernandezen kontra atzo osteguna irailaren 1ean egindako atentatua gogor arbuiatuz. Erasotzaile bat Cristina Fernandez de Kirchner-en autora inguratu zen, haren jarraitzaile talde batean sartuta eta bost bala zeuzkan pistola bat hurreratu zion agintariari aurpegitik oso zentimetro gutxitara, tiro egin ez bazuen ere arrazoi ezezagunak tarteko. Buenos Airesko Laurak Bat-ek ere arbuiatu du atentua.
Honela dio FEVAk euskal gizataldearen izenean zabaldutako oharrak:
"Euskal Argentinar Bazkun Alkartasunak bere arbuiorik irmoena adierazi nahi du Nazioko presidenteorde Cristina Fernandez de Kirchner-ek jasan duen atentatuaren aurka. Gure gizataldetik, gure historiatik, euskaldunak eta argentinarrak sineste osoa daukagu elkarrizketan. Inongo indarkeria ez da sekula bidea."
Oharra sinatzen dute FEVAko lehendakari Arantxa Anituak eta federazioko idazkari Elba I. Mocoroak.
Laurak Bat-ek ere bere arbuioa adierazi du
Hona, bestalde, Buenos Aires Hiriko Laurak Bat Euskal Etxeak plazaratutako oharraren testua:
"Laurak Bat Euskal Etxeak arbuiatu egiten du presidenteordearen aurkako erasoa eta beste edozein ekintza antidemogratiko eta bortitza eta elkarrizketa sostengatzen du bizikidetza pazifikorako bie bakartzat".
Laurak Bateko Zuzendaritza Batzordeak sinatzen du agiria.