euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVA Batzarrak bere Zuzendaritzaren zati bat berritu du eta Argentinako euskara arduradunak bildu dira Buenos Airesen

2023/04/28

Ezker eskuin, FEVAko Zuzendaritza Kontseiluaren Maria Susana Mendizabal, Arantxa Anitua, Asier Iriberri, Carlos Alberto Miguelena eta Elba Mocoroa, pasa den larunbatean egindako batzarrean
Ezker eskuin, FEVAko Zuzendaritza Kontseiluaren Maria Susana Mendizabal, Arantxa Anitua, Asier Iriberri, Carlos Alberto Miguelena eta Elba Mocoroa, pasa den larunbatean egindako batzarrean

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Pasa den asteko larunbatean, apirilaren 22an, Buenos Aireseko Laurak Baten egoitza Argentinako Euskal Etxeen Federazioaren ohiko batzar orokorraren gertaleku izan zen. Aurrez aurreko elkarretaratzea egin zuten eta, besteak beste, Zuzendaritza Batzordearen agintaritza karguen erdia berritu eta aurtengo jardueren egutegia aztertu zuten.

Bilera bukatutakoan, Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkari Sara Pagola bertaratu eta bileran parte hartutakoekin solasean aritu zen. Halaber, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk ere parte hartu zuen, bere kasuan birtualki, eta ekainaren 4an 'Buenos Airesek EH ospagai' jaialdian izango dela baieztatu zuen.

FEVAko Batzarraren segidan, eta parte-hartze handiaz, modalitate hibridoan, hots, presentzialean eta birtualean, euskal etxeetako euskara arduradunen bilera egin zen, 2023ko egitasmoak lantzeko.

Hona FEVAko Zuzendaritza-Batzorde berritua:

- Lehendakaria: María Aránzazu Anitua (pertsonala - Laurak Bat, Buenos Aires)
- Lehendakariorde lehena: Juan José Olasagastía (pertsonala - Eusko Biltzar, Coronel Pringles)
- Lehendakariorde bigarrena:  Asier Iriberri Plazaola (pertsonala - Denak Bat, Mar del Plata)
- Idazkaria: Elba Mocoroa (pertsonala - Gerora Asoc. Civil Cultural Vasca, Córdoba)
- Diruzaina: Carlos Alberto Miguelena (pertsonala - Lagun Onak, Pergamino)

Batzordekideak (titularra eta ordezkoa)
- María Susana Mendizabal – Pedro Furrer Mendizabal (Gure Etxe Maitea,  Olavarria)
- Ignacio Ederra – Amale Irazusta (Unión Vasca Soc. de S.M., Bahía Blanca)
- Tomás Vicente – Iosu Mikel Pacha Iruretagoyena (Asoc. Euzko Alkartasuna, Macachin)
- María Aranzazu Zubillaga – Cristina Inés Zubillaga (Euzko Etxea, Necochea)
- Laura María Etcheverry – Alicia Beatriz Ithurrart (Anaitasuna, Maipú)
- Ana María Erausquin – Sebastián Hustu (Euzkal Etxea, San Nicolás)
- Pablo Martín Pavesa – Juan Cruz Zubeldia (Guillermo Larregui, Chacabuco)
- Guillermo Fernando Canut –  Sebastián Larraza (Zazpirak Bat, Rosario)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia