euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Festa giro ezinhobeaz eta egindako aurreikuspenak beteaz bukatu zen atzo Idahoko Boisen Jaialdi 2010 (I)

2010/08/02

'Euskadiko herriko festetan legez' esaten zuten askok sentitu direla Jaialdin. Argazkian, Boiseko 'Basque Block'-eko ikuspegia ostiral gauez (argazkia EuskalKultura.com)
'Euskadiko herriko festetan legez' esaten zuten askok sentitu direla Jaialdin. Argazkian, Boiseko 'Basque Block'-eko ikuspegia ostiral gauez (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Igande gauez bukatu da Boisen Jaialdi 2010. Ohiko beroa lagun --edo ez gehiegizko etsai-- egunez egun elkarretaratze honetaz jasotako iritzi eta iruzkinak positiboak izan dira oso. Aurten inoiz baino jende gehiago bildu da Euskal Herritik, eta hori nabaritu izan da joan den astean zehar hiriko 'Basque Block' delakoan present egon den giro eta bizitasunean. Bertakoak ere ez dira atzean gelditu ordea. Ostegunean, programak ekitaldi bereziak baitaratzen zituen, musika eta animazioa bildurik, eta asteko azken hiru egunetan euskal giroak Boiseko hiria harrapatu zuen. Hainbati entzun izan dizkio lerro hauek idazten ari denak, 'Euskal Herriko herri bateko jaietan banengo bezala sentitzen naiz' eta antzeko esaldiak, esataria Euskal Herritik etorritako zein Ameriketako beste edozein bazterretatik etorritako euskalduna izanik.

Boise, Idaho, Estatu Batuak. Egia esan, hotelean sartuta lerro hauek idazten ari den EuskalKultura.com-eko kideak esan beharra dauka testu hau idazten ari den momentu honetan oraindik igandea dela Idahoko Boisen (igandeko iluntzeko 9:22 hemen, oraindik gaua gainean izan gabe; eta asteleheneko goizaldeko 5:22ak Euskal Herrian), eta festak jarraitzen duela Boiseko hiriburuko kaleetan, bertako 'Basque Block' delakoa ardatz.

Gaur egunean zehar festa gehienbat Expo Idaho edo Fairgrounds-etan izan da (hiriko elkarretaratze handien eta Azoken esparrua, berdeguneak dituena eta aldi berean pabilioduna), baina hiri erdiguneko 'Basque Block' ere ez da atzean gelditu. Arratsaldean, Expo Idahok ateak itxi dituenean, 2010eko Jaialdiko azken gaua eta azkeneko dantzaldia berriz ere Basque Blockera etorri dira. Gaua hasiberria da (lerro hauek idatzi bitartean ari du iluntzen), beraz, bihartik aurrera aurtengo Jaialdi-z zatika edo atalka egingo dugun kronikan islatu ditugu xehetasunak.

Gaurkoan, beraz, Jaialdi 2010eko edizioaren --festa honen seigarrenaren-- arrakasta behar dugu aipatu. Jende ongi hornitua, eguraldiak lagundu egin du --bero egin du, baina ez dira izan azkeneko edizioko bero itzelak-- eta ohi bezala, jende mundu baten biltoki bilakatu da, bereziki asteburuan Boise.

Ordezkaritza artistiko eta kirol arlokoaz aparte ordezkaritza politikoak ere izan dira hemen, eta bakoitzak bere ekitaldiak eta hitzorduak bete ditu, politesia minimoaren arauak betez, eta besterik ez. Ez dira bereziki lagunak izan eta ezta bereziki aurkariak ere. Hau Idahoko festa da eta hemengo jendeak ez luke ulertuko borroka politiko irekirik hona ekartzea. Baina honako gauzei buruz mintzatuko dira aste honetan zehar argitara emango ditugun kronikak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia