euskal diaspora eta kultura
2011/05/27
PUBLIZITATEA
Berlin, Alemania. Fermin Muguruza eta Javier Corcuera dira Checkpoint Rock: Songs from Palestine dokumentalaren zuzendari. Luzemetraiak ibilbidea egiten du Palestinan barrena: Javier Corcuerak iruditan jasotzen du palestinarren bizimodu gogorra eta Fermin Muguruzak musikariekin solas egiten eta euren musika grabatzen du: kantari tradizionalak, rockeroak, hip-hop-a egiten duten gazteak... Estilo oso desberdinak erakusten dira dokumentalean, baina denek badute zerbait amankomunean: palestinarren egoera salatzeko bide dira.
Emanaldia Berlingo Stadtteilladen Zielona Gora aretoan (Grünbergerstr. 73) egingo da, ekainaren 6ean. Filma arabiera-gaztelanian ikusi ahal izango da, ingeles azpitutuluekin. Proiekzioa hasi baino lehen, 20:00tan, arabiar jaki dastaketa egingo da, eta ondoren, 20:30etan hasiko da dokumentala. Amaieran jaia egingo da Solidarity Bar delakoan.
Checkpoint Rock: Songs from Palestina Donostiako 2010eko Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatu zen eta harrez gero munduko hainbat zinemalditan izan da ikusgai. Granadako zinemaldian izan zen, adibidez, eta lana han ikusi ostean Al Jazeera katean arabiar herrialdeen musikari buruzko dokumental saila egiteko proposamena egin zion Muguruzari. Saila, Next Music Station, Al Jazeera-n da ikusgai egunotan.
Hona Checkpoint Rock: Songs from Palestina dokumentalaren trailerra:
-Informazio gehiago Fermin Muguruzaren webgunean, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus