euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Fermin Muguruzak eta Albert Plak "Guerra" dakarte Txile, Kolonbia, Uruguai eta Argentinara maiatzean

2016/03/21

"Guerra" ikuskizunaren kartel bat
"Guerra" ikuskizunaren kartel bat

PUBLIZITATEA

Maiatzean Hegoamerikan izango dira Fermin Muguruza eta Albert Pla musikariak "Guerra" ikuskizunarekin eta emanaldiak egingo dituzte Bogotan, Santiagon, Montevideon eta Buenos Airesen. Musika eta antzerkia uztartzen ditu ikuskizunak, gudari buruzko hausnarketa bultzatuz. Hegoamerikako bira labur hau hasi aurretik, Madrilen eta Zaragozan izango da ikuskizuna.

Donostia-San Sebastián. Fermin Muguruza musikaria Hegoamerikan bueltan izango da aurki, oraingo honetan musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizun batekin. "Guerra" izenburua du lanak eta Albert Pla eta Raul "Refree" musikari eta antzezleak izango dira taulagainean Muguruzarekin batera. Hiruek gerrari buruzko hausnarketa ironiko eta probokatzailea sortarazi nahi dute, gaur egun bizi-bizi dauden gaiak jorratuz, besteak beste, errefuxiatuen krisia eta herrialde garatuetako gizarteak horren aurren duen jarrera. 

Ikuskizunak behartu egiten du ikuslea bere buruari galdetzera "gerraren bihozkabekeria, etxeko sofatik ikusten dugun ikuskizuna bihirtu ez ote zaigun, eta ea benetan gerrak saihestezinak, beharrezkoak eta heroikoak ote diren, sinestarazi nahi diguten moduan".

Hurrengo emanaldiak

Ikuskizunaren webgunean, www.guerra.cat, hurrengo emanaldien zerrenda eguneratua ikus daiteke. Hauek dira apirila eta maiatzekoak:

Apirila 2016

Maiatza 2016



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia