euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Felipe Eiheragibel eta Alejo Martin aurkeztuko dira FEVAko lehendakaritzara martxoaren 15eko hauteskundeetan

2008/02/29

Alejo Martin eta Felipe Eiheragibel hautagaiak
Alejo Martin eta Felipe Eiheragibel hautagaiak

PUBLIZITATEA

FEVA edo Eusko Argentinar Bazkun Alkartasunaren hauteskundeak inoiz baino biziago datoz, lehen aldiz lehendakaritzarako eta beste kargu esanguratsuetarako bi hautagaitza aurkeztu direlako. Felipe Eiheragibel, aurreko zuzendaritza batzordeko idazkaria, 'Por una FEVA para todos' (Denontzako FEVA baten alde) jarraipen zerrendako lehendakarigaia da. Alejo Martin, aldiz, 'Centros Vascos por la Alternativa' (Euskal Etxeak alternatibaren alde) hautagaitzako burua da.
Lehenengo aldiz bi hautagaitza lehiatuko dira lehendakaritza eskuratzeko datorren martxoaren 15ean. FEVAren zuzendaritza batzordearen zatikako berriztatze honetan lehendakari, idazkari, diruzain, bost batzordekide eta hiru kontu ikuskatzaile aukeratuko dituzte Argentinako euskal etxeek. FEVAko estatutuek agintzen duten bezala, elkarteko batzorde fiskalizatzaileak gaur onartu eta argitaratuko ditu bi hautagaitzen zerrendak. Azken urteetan, FEVAko hauteskundeetara, agintean zegoen zuzendaritzari lotutako hautagaitzak baino ez dira aurkeztu, baina aurten lan egiteko era horrekin hautsi eta molde berriak ekarri nahi dituen hautagaitza alternatibo bat sortu da.

'Igualando para arriba'

Zerrenda berriak, 'Centros Vascos por la Alternativa' lelopean, Alejo Martin Cordobako Euskal Etxeko lehendakaria du buru. Zerrenda hau sustatu zuten elkarteak Gure Txokoa (Córdoba); Danak Anaiak (Bragado); Gure Etxea (Santa Fe); Itxaropen (Saladillo); Ibai Guren (Paraná); Loretako Euskaldunak (Las Flores); Gure Txokoa (Azul); Euskal Etxea, (Villa Mercedes-San Luis); Kotoiaren Lurra (Chaco) eta Hiru Erreka (Tres Arroyos) izan ziren.

Zerrenda honen proposamenaren ardatzak FEVA barruko deszentralizazioa eta baliabideen banaketa hobea dira ('bira kulturalak, ekimen desberdinak... euskal etxe guztietara hel daitezen'). 'Gure hautagaitzaren leloa "Igualando para arriba" izan daiteke, euskal etxe guztiek aukera berdinak izan behar ditugula azaltzeko, nahiz eta fisikoki erabakiak hartzen diren lekutik urrun egon. Ez dugu nahi baliabideak dauzkaten euskal etxeen talde txikiak bere bilakaera geldi dezan, baizik eta garapen gutxiago duten euskal etxeek --'gehiengoa gara'-- hazteko aukera gehiago izan ditzagun', azaldu dio Alejo Martinek EuskalKultura.com-i.

'Por una FEVA para todos'

Beste aldean, Felipe Eiheragibel egungo FEVAko idazkaria buru duen zerrendak oraingo zuzendaritzaren lanarekin jarraitzeko proposamena egiten du. 'Gurea integrazio talde bat da, eta nahiz eta euskal etxe tradizionalenak, esperientzia gehiagodunak eta jarrera baikordunak osatua izan, bertan badaude ere euskal etxe berriagoak, adibidez Cañuelas, José C. Paz, Pringles... Ibilbide luzeena duten euskal etxeen gehiengoa gurekin egoteak ez du esan nahi elkarte horiek antigoalekoak eta antigoaleko jarreradunak direnik, zeren erakunde guztiak bezala, zuzendaritzak aldatzen eta etengabe berritzen doaz', azaldu dio Eiheragibelek buletin honi.

'Kudeaketa berrian garatuko ditugun ekimenak FEVAren lau-urteko planekoak izango dira: erakundea sustatu, gazteria arloko ekimenak, kirola eta gastronomia, gizarte ekintzak, kultur ekimenak sustatu, liburutegi sarea indartu eta euskara bultzatu', azaltzen du hautagaiak. 'Arlo hauetan federazioaren eta bere zuzendaritza kideen lana bizia izan da eta horiek eramango gaituzte aurrera'.

ZERRENDAK OSOTASUNEAN

'Centros Vascos por la Alternativa' zerrenda

-Lehendakari: Alejo Martín, Cordoba EE, 2 urtetarako.
-Idazkari: María Amelia Dadet, Bragado EE, 2 urte.
-Diruzain: Gabriel Papini Jaureguiberry, Santa Fe EE, 2 urte.
-Batzordekide: Silvia Susana Iceta; ordezkoa: Roberto Vizcay, Azul EE, 2 urte.
-Batzordekide: María Silvina Bordenave; ordezkoa: Adriana María Osen, Saladillo EE, 2 urte.
-Batzordekide: Verónica Lis Casabonne; ordezkoa: Raúl Gullermo Juan Manuel Rosas, Moreno EE, 2 urte.
-Batzordekide: José Luis Artuch; ordezkoa: Andres M. Monteagudo, Tres Arroyos EE, 2 urte.
-Batzordekide: Susana Cano; ordezkoa: Isabel del Carmen Labiano, Viedma EE, urte bat.
-Kontu ikuskatzaile: Silvina Carola Larraburu, Ibai Guren EE, Paraná, urte 1.
-Kontu ikuskatzaile: Rita Ofelia Larrea, San Juan EE, urte 1.
-Kontu ikuskatzaile: Mariana Fernández Castelli, Eusko Kultur Etxea, Buenos Aires, urte 1.

Zerrenda bermatzen duten euskal etxeak: General Villegas, Laprida eta Villa María.

Ahalduna: Simón Enrique Labaqui

'Por una FEVA para todos' zerrenda

-Lehendakaria: Felipe Eiheraguibel, Rosario EE, urte 2.
-Idazkaria: Marta Abarrategui Loyola, Arrecifes EE, 2 urte.
-Diruzaina: Ricardo Basterra, Santa Rosa EE, 2 urte.
-Batzordekide: Arantxa Goicoa; ordezkoa: Arantxa Anitua, Laurak Bat EE; Buenos Aires, 2 urte.
-Batzordekide: María Ángeles Oñederra; ordezkoa: Horacio Marotto, José C. Paz EE, 2 urte.
-Batzordekide: Carlos Sosa; ordezkoa: Javier Ederra, Bahía Blanca EE, 2 urte.

-Batzordekide: Verónica Zulaica; ordezkoa: Mariana García, Cañuelas EE, 2 urte.

-Batzordekide: Isidro Legarreta; ordezkoa: Juan M. Beguiristain, Tandil EE, urte 1.
-Kontu ikuskatzaile: Juan José Olasagastia, Coronel Pringles EE, urte 1.
-Kontu ikuskatzaile: Jeremías Garmendia, Chacabuco EE, urte 1.
-Kontu ikuskatzaile: Nerea Arza, Lagun Onak, urte 1.

Zerrenda bermatzen duten euskal etxeak: Jujuy, Comodoro Rivadavia, La Plata, Balcarce eta Lagun Onak Koru Elkartea.

Ahalduna: Juan Cruz Uriarte


Lotura interesgarriak

FEVAren webgunea
www.fevaonline.org.ar

Hautagaitza berria FEVAn: 'CCVV por la Alternativa'
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko otsailaren 4ean

Aurreko hauteskundeak FEVAn
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko martxoaren 8an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia