Sara Pagola, erdian beltzez, Las Floresesko Euskal Etxeko buruzagiekin. Goiko iladako lehenengo gizasemea da Federico Inchauspe, Loretako Euskaldunek-eko lehendakari berria (argazkia Las Flores Digital)
Zuzendaritza Batzordea berritu du Las Flores-en, Loretako Euskaldunak euskal etxeak, eta Federico Inchauspe arkitektoa hautatu dute lehendakari berri. Bestetik, Buenos Airesko herri honek eta Loretako Euskaldunak-ek Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkari Sara Pagola ordezkariaren bisita jaso dute joan den astean.
Buenos Aires, Argentina. Hauxe da Las Floresko Euskal Etxearen Zuzendaritza Batzorde berrituaren osaketa.
LAS FLORESko LORETAKO EUSKALDUNAK Euskal Etxea
-Lehendakari: Federico Eduardo Inchauspe
-Lehendakariorde: Mónica Liliana Arrazubieta
-Idazkari: María Delia Bellocq
-Idazkariorde: Emilce Noemí Berecochea
-Diruzain: Aurelio Viegas
-Diruzainorde: Ana María Giurlani
-Batzordekide titularrak: Luisa Inés Andraca, María Rosa Ibarra, Pablo Horacio Arrua, Héctor Ricardo Guerendiain, Elba Hemilce Daffis, Pamela Lizarraga,
-Batzordekide ordezkoak: Graciana Mabel Goicoechandia, Nora Alicia Farias, Marta Luján Artola
-Kontu ikuskatzaile titularrak: Virginia Maliani, Mirta Marina Arrambide, Mónica Yolanda Garmendia
-Kontu ikuskatzaile ordezkoak: José Luis Arrien
Las Floresko Euskal Etxeak, bestalde, Sara Pagola Euskadiren Argentina-Mercosurrerako Ordezkaritzako buru den Sara Pagolaren bisita jaso du joan den astean. Pagola Loretako Euskaldunak-eko Zuzendaritza Batzorde berritu berriarekin eta bazkideekin bildu zen, hiriko Alfredo Almada Museo Historikoa bisitatu zuen, baita Mitre Plazan dagoen Gernikako Arbolaren kimua ere, euskal komunitateko kide eta lagunekin lagunarteko afari batean parte hartu aurretik.