euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Federico Claveria nafar marinearen istorioak inauguratuko du gaur Diasporako historia blog berria EuskalKulturan

2021/05/28

Fedrico Claveria BMGko irudi ikoniko bati begira, non bera agertzen den 1944an goxoki bat emanez Tinian-en haur zelaipetu bati (irudi Defentsa Ministeritza, AEB, USMC)
Fedrico Claveria BMGko irudi ikoniko bati begira, non bera agertzen den 1944an goxoki bat emanez Tinian-en haur zelaipetu bati (irudi Defentsa Ministeritza, AEB, USMC)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Duela egun batzuk iragarri genuen bezala, eguna iritsi da eta gaur hasi dugu gure blogen sailean Ecos de dos guerras, 1936-1945 blog berria, Gasteiz egoitza duen Sancho de Beurko Elkarteak elikatuko duena, elikatu ere Fighting Basques, Memoria de la Segunda Guerra Mundial proiektuko edukiekin, alegia Bigarren Mundu Gerran euskaldunek izan zuten partaidetza (AEBetako diasporako euskaldunena ardatz) emendatuz Espainiako Gerra Zibileko Euskal Frenteari dagozkion informazio eta artikuluak.

Edukiei buruz, original eta aurretik argitaragabeak izango dira, Sancho de Beurkoko Pedro J. Oiarzabal historialariak eta bere lagun ikertzaile Guillermo Tabernilla eta Josu Agirregabiriak idatziak, eta gaztelaniaz izango da. Originalak honela etorriko zaizkigu eta zoritxarrez ez daukagu ahalik euskarara moldatzeko. EuskalKultura.eus bere hogeigarren urteurrena interneten "ospatzen" ari den urte honetan gure proiektu honen geroa inoiz baino duda handiagoan baitago, gure oihuek oihartzunik ez dutela.

El marine navarro Federico Clavería, primer corresponsal en la SGM izenpeko sarrerak ematen dio gaur hasiera blog berriari. Saturnino Claveria Razquin altsasuarraren seme zen Federico Claveria marinearen istorioa kontatzen digu. Argazkilari eta kameralaria izan zen, eta lan horietan zeukan eskarmentuagatik onartu zuren Marineetan, korrespontsal grafiko lana egin zezan Bigarren Mundu Gerran, batez ere Pazifikoan, AEBko Marine Gorputzaren lehenengo korrespontsal belaunaldiko kide.

Bere izena euskal gerra korrespontsalen zerrendara bildu beharko dugu, hor ditugun gainerakoak zibilak direla, tartean Cecilia García de Guillarte (Tolosa, 1915-1989) 1936ko Gerra Zibileko Ipar Frentean lan egin zuena; Manu Leguineche bera (Arratzu, 1941-Madril, 2014) edo gertuago ditugun Jon Sistiaga (Irun, 1967), Mikel Aiestaran (Beasain, 1967) edo Ane Irazabal (Arrasate, 1984).

Federico Claveriarekin hasiko dugu gaur "Ecos de dos guerras, 1936-1945" bloga.

Sarrera berriak bi astean behin.

-Lehenengo artikulua gaur, Fedrico Claveria marine nafarraz



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia