Paraná, Argentina. Ibili berria da Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu bira oso bat ematen Buenos Aires hirian eta Argentinako Buenos Aires probintzia hegoaldean. Hala islatu zuen artikulu batean buletin honek duela egun batzuk. Oraingoan, ibilialdi eta bisita horren karietara Paraná-ko 'Presencia Vasca' irratsaioak --zaharrena ez bada zaharrenetarik etengabeko emisioetan egun Diaspora osoaren baitan-- Alvarez Aranbururi eginiko elkarrizketaren audioa ekarri dugu hona, Federico Borras Alcain-ek Jaurlaritzako partaidearekin izandako solasa bere horretan entzun ahal izan dezazun.
Hona Presencia Vascako esatari eta arduradun den Fedrico Borrasek egindako elkarrizketaren audioa, urrian Bilbon egingo den Euskal Gizataldeen Mundu-Batzarra ere solasgai:
-Presencia Vasca Facebook-en: https://www.facebook.com/presenciavasca.parana
-Presencia Vasca-ko beste hainbat audio, elkarrizketa eta lankidetza, hemen