euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Faustino Caneva-ren eskutik, Argentina osoko ikusleek Laurak Bat ezagutu zuten, 'Caja Rodante' saioan

2011/02/08

Faustino, bere familiarekin, Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean
Faustino, bere familiarekin, Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean

PUBLIZITATEA

Telebistako hainbat dokumentaletan urrutik dauden herri eta kulturei buruz hitz egiten da askotan. Askotan ere dokumental horiek aurkezteko arduradunak edadeko adituak dira. Joan den urtarrilaren 4an Argentina Telebista Publikoak igorri zuen saioan, berriz, Euskal Herriaz hitz egiteko aukera izan zuena aditua zen, bai, baina adin gutxiko aditua. 'Caja Rodante' umeentzako saioko 'Historias Rodantes' atalean, Faustino Caneva Anitua txikiak Buenos Airesko Laurak Bat-en instalazioak eta han bertan egiten diren ekintzak erakutsi zizkion ikusleriari (ikus bideoa).

Buenos Aires, Argentina. Txikiak etorkizuna direla esaten dute hainbat pertsonek. Hala ere, txiki batzuk ez dira etorkizun horren zain gelditzen eta aukera izaten dutenean, dakitena eta maite dutena beste hainbat umerekin konpartitzen dute. Eta hau da Faustino Caneva Anituaren kasua. Telebista Publikoko 'Caja Rodante' umeentzako saioak gonbidaturik, Faustinok Laurak Bat euskal etxea bisita bat egitera eraman zituen ikusleak.

[Faustino Caneva Anitua 'Caja Rodante' umeentzako saioko protagonista izan da joan den urtarrilaren 4an]
[itxaron bideoa jaitsi arte; ez bada jaisten, klik egizu hemen]

Belgrano kalean dagoen tradizio handiko etxean, Euskal Herria non dagoen, ikurriña eta Gernikako arbola zer diren, txistua nola jo, pilotan nola jokatu eta euskal dantzak nolakoak diren azaldu zuen Faustinok. Baina umea ez da bakarrik egon aurkezpen honetan; bere aitona “Pepek”, osaba “Dan-ek”, Nerea irakasleak, gurasoak Arantxa eta Gustavo, eta Ainhoa lagunak lagundu zuten Faustino saioaren protagonista izatera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia