euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Antonio Narvarte hil da Txilen, musikari, jole eta maisua, Txileko familia euskaltzale emankor bateko partaide

2008/01/29

Irunen jaioa, Antonio Narvarte Sanz 1939tik bizi zen Txilen, familia bertara errefuxiatu baitzen
Irunen jaioa, Antonio Narvarte Sanz 1939tik bizi zen Txilen, familia bertara errefuxiatu baitzen

PUBLIZITATEA

Antonio Narvarte Sanz hil da Txileko Viñan, 84 urte zituela. Irunen (Gipuzkoa) jaioa, 1939an heldu zen Txilera bere anai eta gurasoekin, gerla eta Francorengandik ihesean. Gurasoak, Antonio Narvarte Iraola eta Ana Sanz Garayalde izan zituen; anaiak, Cástor, Rafael eta Javier. Antonio bera, musikaria izan da, kontzertista, musikagile eta maisua, akordeoian eta pianoarekin, klasiko zein euskal motako. Viñako Conservas Larrondoko Marita Larrondo Idiart-ekin ezkondua, Juan Antonio, Maritxu, Maite eta eta Iñakiren aita. Elizkizunak, gaur arratsaldean, Viñako Karmeliten elizan. Euskal komunitate osoa bilduko da. Goian bego.


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia