euskal diaspora eta kultura
2011/09/27
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Atzo eman zuen jakitera ebazpena Eusko Jaurlaritzako Kanpoan dauden Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritzak, nahiz eta erabat ofiziala ez den izango Euskal Autonomi Erkidegoko Agintzaritzaren Aldizkariak bihar asteazkenean argitaratu arte.
Saritutako lanen izenak dira Eusebio Zamacola Abrisketa: Un Basauritarra en el Chaco argentino (Eusebio Zamacola Abrisketa: Basauritar bat Argentinako Chacon) eta Vascos-Navarros en Antioquia 1890-1970. Una aproximación a la historia de migrantes, religiosos y exiliados (Euskaldunak Antioquian 1890-1970. Hurrerapena migratzaile, erlijioso eta exiliatuen istorioetara) eta bi kasuotan egileak euskal jatorriko ikerlari eta dibulgatzaile ezagunak dira, bakoitza bere herrialdean.
Fabio Echarri, gainera, aurretik ere fikziozko idazle eta euskal gaien ikerle eta dibulgatzaile gisa saritutako pertsona da, eta une honetan Chacoko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeko lehendakari. John Alejandro Ricaurte ere Antioquia bere sorlekuko euskal historiaren ikertzailea da eta Antioquiako Unibertsitatean dabil lanean historia arloko proiektuetan. Medellinen egoitza duen Antioquiako Euskal Ikasketa Zentruko buru eta sortzaile da baita ere.
Zorionak, lerro hauen bitartez, bi saridunei, eta kasu hinetan behar da esan biak direla EuskalKultura.com-eko harpidedun. Urtean eta urteetan zehar garatzen duten lanaren aitortza dute.
Sari honek ez dakar berez diru-kopururik atxikita, baina bai lan irabazlearen argitarapena. Jaurlaritzatik adierazi digutenez, bi obrok moldiztegian daude momentu honetan eta argitalpena autoreek berek aurkeztuko dute azaroaren 2, 3 eta 4ean Donostian egingo den Euskal Gizataldeen Mundu Biltzarraren baitan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus