euskal diaspora eta kultura
2009/10/14
PUBLIZITATEA
Sao Paulo, Brasil. Orrialde hauetan aurretik ere azaldu bezala, jatorri euskalduna duen Fabio Aristimunho brasildarraren lau liburukiok aurkezpen orokorra egiten dute lau literatura horietako bakoitzari buruz, honako izenburuez: 'Poesia espanhola das origens à Guerra Cilvil', 'Poesia galega das origens à Guerra Civil', 'Poesia catalá das origens à Guerra Civil', eta 'Poesia basca das origens à Guerra Civil'.
Aurkezpen orokor hori biltzeaz gain, liburuki bakoitza antologia txiki edo labur bat da, hautatutako poema bakoitzaren aldamenean, jatorriko hizkuntzan alegia, itzulpen portugesa dakarrelarik, guztia Fabio Aristimunho-ren itzulpenez eta bere koordinaziopean egina. Argitaletxea Editorial Hedra da eta liburukiek 160 orrialde, 128 orrialde, 160 orrialde eta 160 orrialde dauzkate hurrenez-hurren. Bakoitza Brasilgo 15 errealetan dago salgai (errealak, 0,58 dolar estatubatuar balio du gutxi gora behera).
O Globok argitara emandako artikuluak irakurle eta zaletu brasildarrari edo portuges hizkuntzaz irakurtzen duenari normalean eskura ez dauzkan errealitate eta literatura batzuetara hurbiltzeko aukera polita izana aipatzen du, kontaktu hori aregotzen delarik poema bakoitza jatorriko hizkuntzan ekartzearekin, portugesezko itzulpenarekin batera. Asmoa erakartzea bada, lortzen du helburua, egarria edo gosea pizten baitu zer gehiago dagoen poesia eta literatura horietan jakiteko.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus