euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ezustekoa eman zuten Argentinak eta Mexikok Bilboko Nazioarteko IV Pilota Txapelketan

2011/12/13

Argentinako (urdinez) eta Euskal Herriko pilotariak (berdez) sari banaketan (argazkia MPB)
Argentinako (urdinez) eta Euskal Herriko pilotariak (berdez) sari banaketan (argazkia MPB)

PUBLIZITATEA

Asteburuan jokatu dira Bilbon Nazioarteko IV. Pilota Txapelketaren finalak, joko on eta markagailu estuekin. Orohar, euskal selekzioak maila oso ona erakutsi du, eta aipamen berezia merezi dute txapelketako ezustekoa eman duten taldeek: Larrruzko Paletan argentinarrak izan dira irabazle eta Gomazkoan mexikarrak eskuratu dute txapela. Emakumezkoen atalean euskaldunek maixutasuna erakutsi dute; eta baita ere eskuz Waltari kubatar izarrak eta Larrazabal bere euskaldun lagun finak. Txapelketaren balioespena ona da eta antolatzaileen esanetan "jendeak harmailak bete egin ditu eta zenbait naziotako garaileak atera dira txapela buruan".

Bilbo, Bizkaia. Bilboko Bizkaia frontoia jendez lepo bete zen asteburuan Nazioarteko IV. Pilota Txapelketaren finalak ikusteko. Abenduaren 9an, ostiralean, Pala Motzean Oiartzabal-Imanol bikoteak garaitu zuen Venezuelako Borrajo-Ibargarai bikoa, 40-34ko emaitzaz. Gomazko Paleta Neskak-en, aldiz, Euskal selekzioko Irazustabarrena-Saez bikoteak mendean hartu zituen Basterra del Val-Garcia argentinarrak, 30-6ko emaitzaz. Argentinarrek ahalegina jarri zuten baina euskaldunak askoz gehiago izan ziren, lehiaketa osoan zehar agertarazi duten tankeran. Azkenik, Eskuz Banaka Irekian Aspeko Arrutik Euskal selekzioko Elezkanori irabazi zion, 30-9. 

Trinketeari dagokionez, larunbatean jokatu ziren finalak eta Larruzko Paleta Trinketean izan zen lehendabiziko ezustekoa: FEVAko Zubillaga-Bilbao bikote argentinarrak Euskal selekzioko Leiba-Cámara bikoa garaitu zuen, 40-20. "Lehen erdia oso parekatua izan zen arren, bigarrenean jaun ta jabe izan zen bikote garailea", Munduko Pilota Batzarretik jakinarazi dutenez. 

Bigarren ezustekoa Gomazko Paleta Gizonezkoak motan heldu zen: Mexikoko Rodríguez-Rodriguez bikoak FEVA-ko S. Inchausti-Azkoitia bikoa hartu zuen mendean, 40-20. "Benetan bikaina mexikarrek txapelak janzteko Bilbon erakutsitako maila", aitortu dute antolatzaileek. Azkenik, Eskuz Binaka Irekian Waltary kubatarrak eta Larrazabal euskaldunak osaturiko bikotea izan da garaile, Euskal selekzioko M. Gonzalez-Ugarte bikoa lehia estuan garaituz, 40-37ko markagailuarekin. 

-Argazkiak eta informazio gehiago, Munduko Pilota Batzarraren webgunean



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia