euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ezteiak euskal erara Argentinan Mikel Olkoz eibartarra eta Vanesa Gerardi chacotarra ezkontide (irudiak)

2009/10/09

Senar-emaztetuak jada, bikote ezkonberriak eliza uzten du , Chacoko euskal dantzarien arkupean
Senar-emaztetuak jada, bikote ezkonberriak eliza uzten du , Chacoko euskal dantzarien arkupean

PUBLIZITATEA

Amodioak mugarik ez duela esanez idatzi digute Argentinako Chaco probintziatik, bertan joan den asteko ostiralean izan zen ezkontza baten berri emanez. Ezkontideak, Mikel Olkoz eibartarra eta Vanesa Gerardi chacotarra izan ziren, eta ezkontza "euskal moldekoa", dantzariak, arkoak, musika, aurreskua eta beste hainbat gauza 'euskal erara' egin baitziren. Apaiza ere --'aita Migel Angel'-- euskal jatorriduna omen zen eta ezkontza ondoko festetan ez ziren fandango eta arin-arinak batere faltatu. Eibartik senargaiaren familia bertaratu zen, eta zeremonia bukatu zenean, norbaitek "nobixuak zoriontsu izan daitezela" esan omen zuen. Chacoko 'Kotoiaren Lurra' euskal etxeko kideak bikotea eskortatu zuten egun osoan, haiei onena opatuz.

Resistencia, Argentina. Joan den ostiralean, urriaren 2an, gaueko hamarretan, egin zen Mikel Olkoz Iriarte eibartarraren eta Vanesa Gerardi chacotarraren arteko ezkontza. Estatu Batuetan, biak ikasle zirela ezagutu zuten elkar, Vanesa ingeles irakasle izateko ikasten eta Mikel soinketa irakasle izateko. Bertan jaio zen istorioak joan den ostiralean San Frantzisko Xabier Parrokian eginiko zeremoniaraino ekarri gintuen, diote eguna bertatik bizi izan zuten lekukoek.

2009 euskal ezkontza chacon 02

[Ezkontideak, euskal dantzariz inguratuta, Chacoko Euskal Etxeko lehendakariarekin, Jose Christian Echavarriarekin solasean]

Chacoko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeko dantzari eta lagunak ezteietako edergarri eta euskal girotzaile izan ziren. Ezkontzak euskal kutsu eta hunkitu nabaria izan zuen, euskal musika, ikurriña aldare ondoan, senar-emazteak azpitik pasatzeko arkuak, ohorezko aurreskua irteeran eta antzeko beste hamaika detailek etxean bezala sentiarazi zituen Euskal Herritik etorritako gonbidatuak, tartean Mikelen gurasoak, Josemari eta Maria Elena; eta bere anaia Javier. Estatu Batuetatik propio etorritako familia bat ere behar da aipatu.

2009 euskal ezkontza chacon 03

[Dantzarien banderariek aldare ondoan utzitako euskal eta argentinar banderak eta Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko oihala]

Senar-emazte berrien ahaideek eta Euskal Etxeak berak eskerrak eman nahi dizkiete hain lan ona egin zuten dantzariei, euskal jantzi tradizionalez jantziak, zeremonian zein ondoko festa eta dantzaldian, euren ahalegin onenez hartu baitzuten parte, ikuskizun ederra eta giro paregabea lortuz. Ekitaldiaren azkenean, norbaitek "Nobixuak zoriontsuak izan daitezela" (sic) oihukatu omen zuen" (sic), eta jarraian "Gora Euskadi, Gora Argentina". Azaldu diguten bezala ekarri dugu hona.



Komentarioak

  • zorionak mikel eta vanesa

    aupaa felicidades por vuestra boda que no sabia que os habiais casado espero que seais felices de parte de olatz y edu muxus

    olatz , 2012/06/28 12:36

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia