Tolosa, Gipuzkoa. Euskal Herriko festa ezagunenak bertan behera utzi dituen pandemiak jotako garai honetan, ez ziren Inauteriak salbuespen izango eta, gaur, Ostegun Gizena izanik, Inauteriak abiatzeko eguna behar bazuen ere, astegun buruzuri geratu da, festara deitu ordez, juxtu kontrako deia egin baitute bertako erakundeek eta baita inauterizale porrokatuenek ere. Guztia, zuhur jokatuz, tristuraz, baina arduraz. "Ez, no, aurten ez dagokio, este año no toca"
Hauxe da Tolosan bertako Txarangek plazaratutako bideoa:
Kaxoia ikus entzunezkoen ekoizpena. Musika, Xabier Zeberio