euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ez galdu 2021 Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko bideo ikusgarriok: Karmele Gisasola eta Iker Vicente txapeldun

2021/11/22

Telebista bidezko irudi eta ekoizketa-lan ikusgarriz eskaini zen atzo Bilbotik mundura Sherpa.ai Aizkora Txapelketa Nagusia
Telebista bidezko irudi eta ekoizketa-lan ikusgarriz eskaini zen atzo Bilbotik mundura Sherpa.ai Aizkora Txapelketa Nagusia

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Zirraragarria. Halakoa izan zen atzo Bilbon Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finala. Bilbao Arenan zuzenean ikusteko bildu ziren 3.000 zaleen aurrean --ikus beherago bideo adierazgarrienak--, Karmele Gisasolak lortu zuen emakumezkoen txapela eta Iker Vicentek gizonezkoena. Bertarako batutako lagunez gain, ere eskaini ziren telebistaz irudiak, estatu espainiar osora eta beste 14 herrialdetara ere, zenbait milioi ikusleren irismena lortuz.

Finalaren telebistarako aurkezpen eta ekizpen lana azpimarragarria izan zen Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren bigarren urte honetan. Gizonezkoen txapeldun gailendu zen Iker Vicenterekin (Otsagabia, 24 urte) batera, Mikel Larrañaga (Azpeitia, 31 urte), Eneko Otaño (Beizama, 27 urte), Julen Alberdi (Azkoitia, 30 urte), Aitzol Atutxa (Dima, 33 urte) eta Jon Irazu (Zizurkil, 39 urte) aritu ziren lehiakide.

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketaren bigarren edizio honetan emakumezko aizkolariek lehenengo aldiz hartu dute parte. Hiru aizkolari sailkatu ziren, Karmele Gisasola (Zelai III, Mallabia, 27 urte), Maika Ariztegi (Ituren, 48 urte) eta Uxue Ansorregi (Mendaro, 25 urte). Alde nabariaz lortu zuen txapela Karmele Gisasolak.


Emakumezkoen Txapelketako bideo laburpena


Gizonezkoen Txapelketako bideo laburpena


Gizonezko eta emakumezkoak Sherpa.ai Aizkora Txapelketa Nagusia 2021eko podiuma

Gizonezkoetan, tanda bakarrean, sei gizon finalistek 12 enbor moztu behar izan dituzte, lau kanaerdikoak, lau 60 ontzakoak eta beste lau 72 ontzakoak. Hauek dira eurenmarkak egingai zeukaten lana egiteko:

-Iker Vicente 39' 37''
-Mikel Larrañaga 41' 57"
-Eneko Otaño 43' 14"
-Aitzol Atutxa 44' 32"
-Julen Alberdi - Txikia IV 45' 53
-Jon Irazu 54:15

Emakumezkoetan, bigarren Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa honetan lehenengo aldiz aritu dira emakume aizkolariak. Lau enbor ebaki behar izan ditu bakoitzak, bi 36 ontzakoak eta beste bi 45ekoak. Karmele Gisasola izan da alde handiz irabazle. Hona denborak:

-Karmele Gisasola (Zelai III) 11' 48"
-Uxue Ansorregi 13' 02"
-Maika Ariztegi 15' 25"

Bertatik bertara segitu ahal izateaz aparte, publikoak Gol telebistaz eta OTT LaLigaSportsTV telebistaz segitu ahal izan du finala eta aizkoraren munduan lehenengo aldiz irudiak estatura eta munduko hamalau herrialdetara zabaldu dira. Antolatzaile taldetik Xabi Uribe-Etxebarria gogobete agertu da Txapelketaren bilakaera eta emaitzez, urrats berri bat "aizkora berplazaratu, nazioartekotu eta modernizatzeko" egiten ari diren ahalegineko parte.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia