Vitoria-Gasteiz. 18 eta 35 urte bitartekoa bazara, dantzaria edo zure euskal etxeko dantzaz arduratzen bazara, eta euskal dantza tradizionalari buruzko prestakuntza jaso nahi baduzu Euskal Herrian bertan, irailaren 15etik 29ra, guztia doan, ez zalantzarik izan, oraindik garaiz zaude-eta izena emateko Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak urtero antolatzen duen Gaztemundu programako 2024ko edizioan. Izena emateko azken eguna abuztuaren 12a da, astelehena.
Aurkeztu beharreko dokumentuen artean, hautagaiek Youtuberako lotura bat beharko dute itsasi, 3 eta 5 minutu arteko bideo bat batekin. Bertan euskal dantza tradizionaleko klase bat bilduko dute. Bideoa grabatu ostean, Youtube kanalera igoko du eta "ezkutu" gisa konfiguratuta bidaliko dute esteka, eskabide elektronikoari erantsita.
EuskalKulturak ez du bere eguneroko buletina abuztuan argitaratuko, eta horregatik azpimarratu nahi dizugu hemen, parte hartu nahi baduzu, eskaria lehenbailehen bidali behar duzula telematikoki. Aipatu zure Euskal Etxean. Aukera paregabea da, Euskal Herrira bidaiatzeko, beste euskal etxe eta herrialde batzuetako euskal dantzariak ezagutzeko, eta Euskal Herrian bertako dantzarien eskutik dantzak trebatu ikasteko, batzuetan dantza dantzatzen den herrietan bertan, edo hala egiten duten dantzarien eskutik eta, edonola ere, euskal dantzari adituak egonaldiko irakasle izango dituzula.
- Informazio guztia Eusko Jaurlaritzaren orrialde honetan
Zalantzak hemen argitu daitezke: euskaletxeak@euskadi.eus (Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza)
- Gaztemundu 2024ren Deialdko Ebazpena 2024 EHAAn (elebiduna)
- Deialdia euskaraz (pdf)
- Deialdia gaztelaniaz (pdf)