euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ez dituzula dastatu oraindik ‘Eguzkilore’ren gutiziak? Ezagutu Buenos Airesen sortutako sukaldaritza proposamen berria!

2020/09/22

Buenos Airesko ‘Eguzkilore. Euskal bihotza, mundu osoko janaria’
Buenos Airesko ‘Eguzkilore. Euskal bihotza, mundu osoko janaria’

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. "Eguzkilore: Euskal bihotza, mundu osoko janaria" esaldia aurkezle duen proiektuak etxeratzeko janaria prestatzen du. Menua ez da bereziki zabala baina munduko hainbat puntutako platerak biltzen ditu: euskal sukalki tipikoak, ‘chucrut’ alemana, tabbouleh siriar-libanoarra… eta nola ez, ‘mate ordurako’ limoizko bizkotxoa… Baina guztia bihotzez, euskal bihotzez egina eta horregatik proiektuaren berri erdi gaztelaniaz erdi euskaraz ematen digu sortzaile duen Agustin Irigarayk. Irigaray, izan ere, 2016tik euskara ikasle da Buenos Airesko Euskaltzaleak-en, eta bertan ekin izan die baita ere euskal dantzei.

Ez dago Agustin, baina, bakarrik ekimenean. Diana du bikote sukaldean zein bizitzan, eta bera ere izan zen, hain zuzen ere, euskal sustraietara hurbilarazi zuena. “Bitxia da istorioa. Dianak ez dauka euskal arbasorik baina La Polla Records, Kortatu eta Negu Gorriak entzuten zituen eta elkar ezagutu genuenean ni ere hasi nintzen entzuten. Horrek piztu zidan Euskal Herria ezagutzeko jakin-mina eta horrela iritsi nintzen euskarara”.

Gaur egun, eta "normaltasun berrira" egokitzeko helburuarekin, erabat sartuta dabiltza Agustin eta Diana ‘Eguzkilore’ proiektuan. Euren berezitasunak (ostiraleroko) platerekin batera, ‘Pikoteoa’, kontserbak eta produktu izoztuak ere badira.

Eskaerak WhatsAppez egin daitezke 1173630453 zenbakian eta banaketak asteazkenetan eta ostegunetan egiten dituzte eguerdiko 12etatik 18etara; eta ostiraletan 15etatik 21etara (bidalketa musutruke Buenos Airesko Villa Santa Rita eta Flores auzoetan; gainerako lekuetara, eroslearen gain). Ordainketak, eskudirutan, transferentzia edo Mercadopago bidez. ‘Eguzkilore’ sareetan dago eta menuarekin batera euskal kulturarekin lotura duten eduki batzuk ere partekatzen ditu bikoteak.

Facebook: Eguzkilore •Corazón vasco, comidas de todo el mundo•
Instagram: Eguzkilore.comidas


[Agustín eta Diana Donostian, 2017an]

Zorionak, bikote! eta on egin!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia