Euskal etxe eta federazioentzako dirulaguntza deialdia abian da joan den astetik eta epeak, beraz, aurrera doaz. Gogoratu Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak deitu eta Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzak ebazten duen deialdiaren xedea, euskal etxe eta federazioen jarduera, ekintzak eta azpiegitura gastuetan laguntzea dela, eta eskabideak abuztaren 2a aurkez daitezkeela.
Vitoria-Gasteiz. Euskal etxe eta federazioentzako 2018ko dirulaguntza deialdiari buruzko jakingarriak orrialde honetara bildu ditu Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak, tramitazioa, ebazpena eta errekurtsoak eta gainerako xehetasunak argiro ekarriz.
Ebazpena, 2018ko ekainaren 2ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 208an euskal etxeei emango zaizkien diru-laguntzetara biltzeko deia egiten duena, hemen (pdf) euskaraz
-Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren emaila: euskaletxeak@euskadi.eus