euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lapridako Eyherabide-Martin bikotea Argentinako ordezkari abuztu hondarrean Balmasedako Mundialean

2009/08/03

Macachingo 'Euskal Etxean jokatutako txapelketa nazionaleko irudia
Macachingo 'Euskal Etxean jokatutako txapelketa nazionaleko irudia

PUBLIZITATEA

Balmasean hilabete hondarrean jokatuko den Euskal Etxeen arteko Mundu mailako Mus Txapelketako ordezkaritza argentinarra Macachingo Euzko Alkartasuna-k antolatutako norgehiagoka nazionalean erabaki zen, EuskalKultura.com-ek zegokionean informatu zuen legez. Orduan kartek erabakitako Alejandro Eyherabide eta Eduardo Martinek osatutako bikotearekin batera nor joango den Argentinako delegatu eta laguntzaile gisa eman da orain aditzera: Macachingo Gustavo Real izango da hilaren hondarrean Bizkaiko Balmasedara bidaiatuko dena. Esan beharra dago herrialde bakoitzetik, bikote muslariarekin batera herrialdeko mus delegatu bat bidaiatzen dela, antolatzaileekiko zubilan teknikoa egiteko.

Macachín, Argentina. Buletin honek gertatutakoan esan bezala, Alejandro Eyherabide eta Eduardo Martin Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxeko ordezkariak izan ziren garaile La Pampako Macachin-en, bertako 'Euzko Alkartasuna' Euskal Etxeak antolatuta jokatutako Mus Txapelketa Nazionalean. Euskal etxe antolatzaileak jakin arazi du orain, Gustavo Real macachindarra izango dela Euskal Herrian, Balmasedan, abuztuaren 29an hasiko den Euskal Gizataldeen Nazioarteko Mus Txapelketan Eyherabide eta Martin bikote muslari argentinarrarekin batera joango den delegatua

Mus txapelketa nazionala Macachinen

[Argentinako Mus Txapelketa Macachingo 'Euzko Alkartasuna' Euskal Etxean]

Jakin arazi beharrekoa, destalde, Macachingo txapelketa nazionalarekin batera jokatutako kanasta karta jokoan, partaide guztiak emakume, La Platako Euzko Etxeko Olga Picci eta Blanca Colomo biukotea izan zela nazioko txapeldun. Bigarren tokian, Macachin bertako Neli Otero eta Lucia Miquelarena bikotea geratu zen.

'Lagunen Etxea'tik Alazne Iruretagoyena euskaltzale zarauztar macachindarrak adierazi digunez, txapelketako hiru egunak "oso giro onean" eta zinez arrakastatsu igaro ziren. Lerro hauen aukera baliatuz, Iruretagoyenak "esker biziak" eman nahi izan dizkie antolatzaileen izenean txapelketa prestatzen eta gauzatzen aritutako guztiei, baita kartetan aritutakoei ere, modu berezian neska eta emakume partehartzaileei.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia