euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Everybody likes to ChaChaCha", Bego Anton argazkilariaren erakusketa ikusgai Washington-en

2015/11/09

"Everybody likes to ChaChaCha" erakusketako argazkia bat
"Everybody likes to ChaChaCha" erakusketako argazkia bat

PUBLIZITATEA

Iragan larunbatean hasi eta datorren igandea arte ikusgai izango da Washington-en Bego Anton argazkilari euskaldunaren "Everybody likes to ChaChaCha" erakusketa. Hiri estatubatuarreko zortzigarren FotoWeekDC Festival jaialdiaren parte da erakusketa, eta txakurrekin dantzan ari diren pertsonen argazkiek osatzen dute euskaldunaren lana.   

Washington, AEB. "Everybody likes ChaChaCha" (“Denek dugu gustuko ChaChaCha”) formatu ertain eta handiko erretratu bilduma eta natura hilaren arteko konbinazioa da, hala nola dokumental bat. ISCP-n (New York) egindako egonaldian zehar, Bego Antonek Estatu Batuetan zehar bidaia egin zuen, New Yorketik Arizonara, euren txakurrekin dantza egiten duten pertsonen bila.

Erakusketak pertsona horien eta euren txakurren istorioak kontatzen ditu. “Musical Canine Freestyle” koreografiatutako dantza ikuskizuna da, non txakurra eta pertsona batera mugitzen diren, berdin jantzita eskaintzen duten emanaldian. Jaialdia Espainiaren Estatu Batuetako programa kultural ofizialarekin batera –SPAIN Arts & Culture- antolatu da bigarrenez, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia