euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euzko Argentinar Bazkun Alkartasunak (FEVA) agintaritza berritu du apirilaren 24an egindako Batzar Nagusi birtualean

2021/04/27

Buruzagitza berritzeko hauteskundeak egin ditu FEVAk apirileko bere Batzar Nagusian
Buruzagitza berritzeko hauteskundeak egin ditu FEVAk apirileko bere Batzar Nagusian

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. FEVAren Batzar Orokorra online egin zuen Euzko Argentinar Bazkun Alkartasunak (FEVA) joan den larunbatean. Estatutuei jarraiki, bildutakoek elkartearen Zuzendaritzaren zati bat berritu zuten. Aho batez, bozkatzeko baldintzak betetzen zituen euskal etxeek honako Zuzendaritza Batzordea hautatu zuten, besteak beste, organo berrituan nabari dela Asier Iriberri sartzen dela Batzordean lehenengo lehendakariorde legez eta euskal etxe eta euren ordezkari gehiago sartzen direla batzordekide gisa.

-Lehendakari: María Aranzazu Anitua (kargu pertsonala – Buenos Aires Hiriko Laurak Bat EEa)
-Lehendakariorde lehena: Asier Iriberri Plazaola (kargu pertsonala – Mar del Platako Denak Bat EEa)
-Lehendakariorde bigarrena: Juan José Olasagastia (kargu pertsonala – Coronel Pringles-ko Eusko Biltzar EEa)
-Idazkari: Carlos Alberto Miguelena (kargu pertsonala – Pergaminoko Lagun Onak EEa)
-Diruzain: Elba Mocoroa (kargu pertsonala – Córdoba Hiriko Gerora Asoc. Civil Cultural Vasca)

Batzordekideak
-María Susana Mendizabal – Pedro Furrer Mendizabal (Olavarriako Gure Etxe Maitea EEa)
-Juan Manuel Lopetegui – Ignacio Ederra (Bahia Blancako Unión Vasca Soc. de S.M. EEa)
-José Luis Orozco – Tomás Vicente (Macachingo Asoc. Euzko Alkartasuna EEa)
-María Aranzazu Zubillaga – Cristina Inés Zubillaga (Necocheako Euzko Etxea)
-María Laura Etcheverry – Alicia Beatriz Ithurrart (Maipúko Anaitasuna EEa)
-Ana María Erausquin – Juan Carlos Javier Tisera (San Nicolasko Euzkal Etxea EEa)
-Pablo Martín Pavesa – Yesica Garmendia (Chacabucoko Guillermo Larregui EEa)
-Stella Maris Larraburu – Federico Ezquerra (Barilocheko Mendiko Euzko Etxea EEa)

Kontu ikuskatzaileak
-María Ángeles Oñederra – José C. Paz-ko Toki Eder EEa
-Ana Victoria Idígoras – Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat EEa
-Javier Ezequiel Salvarredi – Mendozako Denak Bat EEa

Batzarra bukatuta, Zoomez egindako saioarekin bat egin zuten Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk, Gasteiztik, eta Euskadiren Argentina eta Mercosurrerako ordezkari Sara Pagolak, Buenos Airestik, eta solasean, gaiak partekatzen jardun zuten bildutako euskal etxeekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia