euskal diaspora eta kultura
2011/04/26
PUBLIZITATEA
Boise, Estatu Batuak. Beste hilabetetan baino jende gehiago etorri zen 60. Urteurrenaren Afarira larunbatean. Afari honi Briska Afaria deitzen diote eta orain Urteurreneko Afaria ere izendatu dute. Euzkaldunak taldeak 60. urteurrena ospatu zuen 2009an. Zuzendaritza Batzordeak erabaki zuen urteurrena urtero ospatzea.
Arratsaldeko 6etan ireki zituzten jantokiko ateak eta afaria 6:30etan hasi zen. Menuko gutizi izan diren entsalada, arrain zuria Oriotar erara, saiheskiak, euskal arroza, barazkiak, ogia eta gurina, eta amaitzeko Brazo Gitano mahaiburuko gisa. Ardoa, kafea eta likorea ere barne.
Afaria bukatu ondoren, euskal etxeko bazkideek mahaiak erretiratu zituzten berbena edo dantzaldiari leku egiteko. Boise bertako Amuma Says No musika talde ezagunak jo zuen eta jaiak goizeko ordubiak arte iraun zuen, 8:30etan hasita. Jendeak oso ondo pasa zuen kanta eta dantza egiten, euskal etxe barruko berotasuna gainditu behar izan bazuen ere.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus