euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskoNews Gaztea aldizkari digitalak deia luzatzen die Diasporako gazteei artikuluak idatz eta bidal ditzaten

2007/07/23

Aldizkariak udako (neguko) argazkirik onena aukeratuko du irakurleek bidalitako argazkien artean
Aldizkariak udako (neguko) argazkirik onena aukeratuko du irakurleek bidalitako argazkien artean

PUBLIZITATEA

EuskoNews Gaztea joan den urtarrilean jaio zen, euskal gaztetxoei zuzendurik. Izan ere, 13 eta 17 urte bitarteko ikasleak dira ale bakoitzean argitaratzen diren artikuluen egileak. Baina Euskonews Gazteak lankidetza hori areagotu nahi du eta, Euskal Herriko gazteei ez ezik, Diasporako idazle gazteei ere zabaldu nahi dizkie bere orrialdeak. Artikuluen gaia irekia da --gazteei interestatzen zaien edozein gai, funtsean-- eta baita formatoa ere, hala nola ipuinak, erreportaiak, argazkiak... Parte hartu nahi dutenek aldizkariko arduraduna den Zuriñe Velez de Mendizabal gazte arrasatearrarekin behar dute mintzatu, beherago adierazten den helbidera e-mail soil bat bidaliz.
Joan den urtarriletik sarean da EuskoNews Gaztea aldizkaria, Euskal Herriko gazteek euren kezkak, interesak eta lanak erakusteko medio berri bat. Eusko Ikaskuntza Fundazioa da aldizkariaren sustatzailea eta EuskoNews & Media berri buletinaren bertsio gaztea bezala jaio da. Alde nagusia, gazteek gazteentzako eginiko emaitza dela. 'Ikasturtean zehar eskoletara joan eta 13 eta 17 urte bitarteko gazteei aldizkaria egiteko gonbitea egiten diegu. Eurek aukeratzen dituzte gaiak, nahiz eta ardatz bezala norberaren herria azken 50 urteetan nola aldatu den azaltzea proposatzen diegun. Hortik hasita, edozerri buruz idatz dezakete', azaltzen du Zuriñe Velez de Mendizabal aldizkariko arduradunak. 'Lan hori egindakoan, eskolara itzultzen gara eta gaiak lantzen eta maketatzen erakusten diegu'.

Baina Europako Euskal Herriko gazteei ez ezik, aldizkariak Diasporakoei ere lekua egin nahi die, euren kezkak, esperientziak edota bizi diren herriko gazteriaren egoera, besteak beste, azal ditzaten. 'Era guztietako artikuluak hartuko genituzke: ipuinak, erreportaiak, elkarrizketak, argazkiak', argitzen du Zuriñek, bera ere Diasporaren ezagutza duen gaztea, 2005-2006 ikasturtea Nevada-Renoko Unibertsitatean eman baitzuen, AEB mendebaldeko euskal komunitateekin harremanetan. 'Baldintza bakarra, artikuluak euskaraz idatzita behar dutela egon', azaltzen du. Euskaraz idazteko euren gaitasunaz zalantza dutenentzat, ez kezkatzeko esaten die, aldizkariak zuzenketa zerbitzu talentuduna duela, aurreratzen du. [Goi ezkerreko irudian, Zuriñe Velez de Mendizabal]

Aldizkarian parte hartu nahi dutenek Zuriñe Velez de Mendizabalekin harremanetan jarri beharko dute hona idatziz. Parte hartzeko beste modu bat 'Udako Argazkiak' (udakoak, ipar hemisferiotik bidaltzen badira, negua, hegokotik) izeneko lehiaketan parte hartzea izan daiteke. Horretarako ere, argazkiak aurrez aipaturiko e-mail helbidera bidali beharko dira.


Lotura interesgarriak

EuskoNews Gaztearen azken alea
http://gaztea.euskonews.com

EuskoNews& Media aldizkari orokorra
www.euskonews.com

EuskoSare, Eusko Ikaskuntzaren beste ekimen bat
www.euskosare.org


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia