euskal diaspora eta kultura
2008/06/19
PUBLIZITATEA
Gasteiz, Araba. Sakeleko, argazki edota bideo kameraren bidez grabatutako laburmetrai lehiaketa online honetan mundu osoko zinemazale eta sortzaileek parte hartu ahal izango dute. Laburmetraiek euskal tematika hartu beharko dute ardatz gisa: 'euskaldunaren hitza' esamoldearen antzezpena, euskaldunak eta itsasoa, herri kirolak, euskal gastronomia, euskaldun famatuak, eta abar.
Lehiakideek euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez edo ahotsik gabeko bost laburmetrai aurkeztu ahal izango dituzte gehienez uztailaren 20a baino lehen. Lan bakoitzaren iraupena ezingo da bi minutu baino luzeagokoa izan, kreditu tituluak barne. Lehiaketa hiru kategoriatan banatuta dago: laburmetrai onena, ideiarik originalena eta publikoaren saria. Lehenengo kategoriako irabazleak 600 euro jasoko ditu, ideiarik originalenaren garaileak 400 euro eta publikoaren sarian gailentzen denak 200 euro irabaziko ditu.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek EuskoSareren webguneko izena emate orria bete beharko dute. Behin datu pertsonalak bidalita, antolatzaileak partaideekin harremanetan jarriko dira lanen bidalketa sistema zehazteko. Bi era daude laburmetraiak bidaltzeko: posta elektronikoaren bidez (euskomovie@euskosare.org) eta posta arruntaren bidez (EuskoSare-Eusko Ikaskuntza. C/ General Álava Nº5, 1. 01005 Vitoria-Gasteiz).
Lotura interesgarriak
Lehiaketari buruzko informazio
gehiago
http://www.euskosare.org/euskosareri_buruz/concurso_euskomovie
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus