euskal diaspora eta kultura
2011/09/28
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Hiriburuko zenbait agertokitan aritu dira azken asteotan Ekin-eko dantzariak. Gogora dezagun Andres Irujok sortutako euskal argitaletxearen izena daraman taldeak hiru jaialdi esanguratsutan aurkeztu dituela bere koreografiak azken boladan: abuztuaren 28an 'Buenos Aires celebra al Pais Vasco' erakustaldian; irailaren 4an, Buenos Airesko Immigranteen Hotelean egindako IV. Gizataldeen Jaian; eta irailaren 18an, Palermoko planetarioan burutu ziren Immigrante Eguneko ospakizunetan.
Datorren larunbatean, ordea, etxeko tauletara bueltatuko dira dantzariak III. Jauzi Eguna jaiari musika eta erritmoa jartzeko. Festa iluntzeko 20:30etan hasiko da jauziei buruzko dokumental batekin. Interesatuek eskuratu ahal izango dute gaiari buruzko material hori. Bideoa bukatuta, gaueko 10ak aldera afaria eskainiko zaie gonbidatuei. 40 pesoko menuak pintxoak, arroza oilaskoarekin eta euskal goxoak bilduko ditu.
Antolakuntza lanak egoki eta garaiz egin ahal izateko, jaiko arduradunek eskertuko dute bertaratzea aldez aurretik baieztatzen bada helbide elektroniko hauetara: ekindantzaritaldea@gmail.com edo eusketxe@gmail.com; edo telefonoz 4381-4611 zenbakira deituz.
-Eusketxeren bloga: http://eusketxe.blogspot.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus