euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak euskal etxe berri bat onetsi zuen atzo Frantziako Montpellier-en

2016/04/20

Montpellier-ko Euskal Etxeak antolatutako festa bat, artxiboko argazkian . Irudian, parte hartzaileak mutxikoak dantzatzen
Montpellier-ko Euskal Etxeak antolatutako festa bat, artxiboko argazkian . Irudian, parte hartzaileak mutxikoak dantzatzen

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak euskal etxe berri bat onetsi zuen atzo ofizialki Frantzian, Montpellier-en, “Association des basques de Montpellier et sa region-Euskaldunak” izenpean, Gobernuko iturriek dierazi dutenez. Honakoa Jaurlaritzak Frantzian ofizialki onetsitako 5. euskal etxea da, eta munduko 190.a.

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak euskal etxe berri bat onetsi zuen atzo ofizialki Frantzian, "Association des basques de Montpellier et sa region-Euskaldunak" izenpean, Gobernutik jakinarazi dutenezEz da elkarte berria, Euskaldunak-Les Basques de Montpellier izenez 2003ko azaroan sortu baitzuen Montpellier eta inguruko euskaldun talde batek, baina presarik ez dute hartu Jaurlaritzaren aurrean legeztatzen, nahiz eta denbora honetan, jarduera aldetik, aktiboak izan diren hainbat alorretan.

Honakoarekin bost dira Eusko Jaurlaritzaen euskal etxeen erregistroan Frantzian ofizialki onetsirik dauden euskal etxeak, gainerako lauak Parisekoa, Bordelekoa, Pauekoa eta Marseillakoa izanik, azken hau 2015eko abenduan zerrendaratua.

-Eskualdunak-Les Basque de Monpellier-en webgunea: http://www.eskualdunak.fr
-Euskal Etxearen Facebook: https://www.facebook.com/Eskualdunak

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia