euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzaren 40 urteko nazioarteko harremanak aztertzen dituen liburua plazaratu du Alexander Ugaldek

2022/08/03

Liburuak errepasoa ematen die Eusko Jaurlaritzapeko 40 urteko kanpo harremanei
Liburuak errepasoa ematen die Eusko Jaurlaritzapeko 40 urteko kanpo harremanei

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Dagoeneko kiosko eta liburudenda espezializatuetan topa daiteke Las relaciones internacionales de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Balance de cuarenta años y perspectivas (1980-2021) [Euskal Autonomia Erkidegoko nazioarteko harremanak. Berrogei urte eta perspektiben balantzea (1980-2021)], Alexander Mirena Ugalde Zubirik idatzia eta HAEE-IVAPeko (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea) Argitalpen Zerbitzuak argitaratua.

Historialaria, Zientzia Politikoetan eta Soziologian doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako irakaslea, Alexander Ugalde hainbat ikerketa, obra, liburu-kapitulu eta artikuluren egilea da eta landu dituen gaietan artekoak dira Euskal Herriaren historia, euskal nazionalismoa, Gobernu Ez Zentralen kanpo ekintza eta nazioarteko harremanak eta Latinoamerikako eta Karibeko ikasketak

Liburu honek bere ezarri dioten izenburuari erantzuten dio, eta bertan Alexander Ugaldek Eusko Jaurlaritzaren kanpo ekintza errepasatzen du, instituzioa berreskuratu zenetik gaur egun arte, bere bilakaera azken lau hamarkadetan eta bizi izan dituen egoera eta fase desberdinak kokatu eta aztertuz.

Hau da liburuaren aurkibidea:

—Introducción
—La acción exterior de las instituciones vascas: análisis de las competencias y sus limitaciones; y perspectivas de reforma
—Cooperación transfronteriza: relaciones, acuerdos y pertenencia a asociaciones
—Red exterior: delegaciones y oficinas permanentes en otros países
—Acciones promocionales exteriores de las capacidades propias, con especial mención a los sectores económico y cultural
—Asociaciones de cooperación interregional y redes mundiales de Gobiernos No Centrales
—Cooperación al desarrollo con los países empobrecidos
—Atención a las colectividades, euskal etxeak, entidades y ciudadanos-as vascos-as en otros países
—Acuerdos exteriores (MoU), alianzas estratégicas y prioridades geográficas
—Participación en las instituciones de la Unión Europea y visión del futuro de Europa
—Bibliografía

-Hona liburuaren aurkibide osoa
-Liburua HAEE-IVAPen webgunean



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia