euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak atzo argitaratu zuen Euskal Etxeentzako 2010eko laguntza deialdia: epea, ekainaren 4eraino

2010/05/05

Atzoko EHAAren alea, Euskal Etxeentzako dirulaguntzen deialdia biltzen duena
Atzoko EHAAren alea, Euskal Etxeentzako dirulaguntzen deialdia biltzen duena

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak atzoko buletinean (EHAAn) eman zuen argitara Euskal Etxeentzako 2010eko dirulaguntza deialdia. Orotara 1.429.395 euro banatuko dira munduko euskal etxeen eta euren federazio eta konfederazioen artean, horietarik milioi bat ohiko gastu eta jardueretarako (IV. kapitulua) eta gainerakoa azpiegitura eta ekipamendurako (VII. kapitulua). Jardueren atalean, arreta bereziz lagunduko dira gazteria, emakumea, kanpo irudia eta komunikazioa, eta memoria historikoaren berreskurapena aintzat hartzen dituzten egitasmoak, gehienez har dezaketen ekarpena 65.000 eurokoa izango delarik, eta gutxienez 300 eurokoa. Eskabideak aurkezteko epea 2010eko ekainaren 4ean amaituko da.

Vitoria-Gasteiz. Joan den maiatzaren 21ean EuskalKultura.com-ek aurreratu bezala, atzo asteartea, maiatzaren 4ean, eman zuen argitara Eusko Jaurlaritzak 2010 urteari dagokion Euskal Etxeaentzako dirugalguntza deialdia. Euskal Etxeentzako eta euren federazio eta konfederazioentzako antolatutako dirulaguntza hauek 1.429.395 euro partituko dituzte aurtengoan, horietarik milioi bat ohiko gastu eta jardueretarako (IV. kapitulua) eta gainerako 429.395 euroak azpiegitura eta ekipamendu gastuetarako (VII. kapitulua).

Deialdi honetara biltzen diren programa eta jarduerak 2010. urtean burutu beharko dira eta abenduaren 31rako amaitu beharko dira. Jardueren alorrean, arreta bereziz dirulagunduko dira gazteria, emakumea, kanpo irudia eta komunikazioa, eta memoria historikoaren berreskurapena aintzat hartzen dituzten egitasmoak.

Aldi berean, Euskal etxeen funtzionamendu eta mantentze gastuak (langileen soldatak, gizarte segurantza, bidaia gastuak, ura, argindarra, berogailua, zergak, aseguruak, alokairuak eta antzekoak) diruz lagundu ahali zango dira baina ehuneko berrogeita hamarreko (% 50) mugarekin.

Azpiegitura eta ekipamendu gastuei dagokienez, hobetsiko dira katastrofeek eragindako kalteak konpontzea, hesi arkitektonikoak kentzea, gazteentzako guneak egokitzea, gazteentzako guneak egokitzea eta gazteen eta emakumeen jarduerak burutzeko teknologiak sartzea helburu duten ekimenak.

Eskabideak aurkezteko azken epea 2010eko ekainaren 4a izango da. Hau guztia laburpena desterik ez da, benetan balio duen informazioa EHAAk argitara emandakoa baita, berau hemen kontsulta daitekeelarik.

-www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_20?c&f=20100504&a=201002307



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia