euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak bulegoak irekiko ditu Kalifornian, Floridan eta New Yorken, eta Ordezkaritzaren antena bat Idahon

2011/02/23

Guillermo Echenique, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia gaur goizean Lehendakaritzan (argazkia Irekia)
Guillermo Echenique, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia gaur goizean Lehendakaritzan (argazkia Irekia)

PUBLIZITATEA

Euskadik Iparramerikan duen presentzia areagotzeko lanean ari da Eusko Jaurlaritza. Bide horretan, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak jakinarazi dute bulego ekonomiko berriak irekiko dituztela New Yorken, Kalifornian eta Floridan; horrez gain, New Yorken egoitza zentrala duen Mexiko, Kanada eta AEBetarako Euskadiren egungo Ordezkaritza indartu egingo duela adierazi du, Boisen bere menpeko antena bat sortuz.

Vitoria-Gasteiz. Gaur goizean elkarrekin eskaini dute prentsaurrea Lehendakaritzaren egoitzan Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Guillermo Echeniquek eta Teknologia eta Berrikuntza sailburuorde Juan Goicoleak, biak Lehendakariaren laguntzaile izan ziren Lopez joan den uztailean AEBetara bidaiatu zenean, oraingo neurrien oinarriak ipiniz. Iragarri dutenez, Jaurlaritzak Euskadik Iparramerikan (Estatu Batuak, Mexiko eta Kanadan) duen presentzia indartzeko asmo finkoa du datozen hilabeteetan. Zabalkunde plan honen barruan arlo politiko, ekonomikoa eta kulturala uztartu nahi ditu Jaurlaritzak, Euskadiren bulego sare bat osatuz. Bertatik arlo ekonomikoa zein euskal jatorrizko hiritarrekiko harremana sustatuko ditu.

Gaur egun Jaurlaritzak New Yorken du Mexiko, AEB eta Kanadarako Euskadiren Ordezkaritza. Gaur iragarritakoarekin, Ordezkaritza horren antena bat, bulego berri bat, irekiko du Boisen (Idaho estatuan), izan ere Estatu Batuetan euskal jatorrizko herritarrek presentzia nabarmenagoa duten estatuan Horrez gain, gaur egun Mexiko DFn eta Filadelfian dauden enpresa-bulegoei hiru bulego berri batuko zaizkie, zehazki New Yorken, Kalifornian eta Floridan.

Euskadiren Ordezkaritza "erakunde, enpresa eta toki-erakundeekiko harremanen organoa izango da eta, aldi berean, Euskadiko eragile ekonomiko eta sozialen eta AEB, Mexiko eta Kanadakoen arteko lankidetza eta topaketa sustatuko du", azaldu dute prentsaurrean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia