euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman dio gaur Gaztemunduren 2024ko edizioari, euskal dantza tradizionala ardatz

2024/07/02

Gaztemunduko iazko edizioko partaideak, gehientsuenak argentinarrak, herrialde horretako banderarekin
Gaztemunduko iazko edizioko partaideak, gehientsuenak argentinarrak, herrialde horretako banderarekin

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak gaur asteartea onetsi du, bere Gobernu Kontseiluaren bilkuran, Gaztemundu programaren 2024ko edizioa, Euskal Etxeetako gazteak helburu dituena, urtero gai jakin batean inguruan antolatua, eta aurten euskal dantza tradizionala ardatz izango duena. Gazteak 18 eta 35 urtekoak beharko dute izan Euskadin garatzen den formakuntza egonaldi hau egiteko, aurten irailaren 15etik 29ra.

Euskal dantza tradizonaletan trebatzeko ikastaro berezi hau Euskal Herriko dantzetan adituak diren irakasleek emango dute. Ikasleak, Euskal Etxeetako parte diren dantza tañdeetako kide eta zuzendariak izango dira.

Gobernu Kontseiluak goizean emandako oniritziaren ostean, hurrengo urratsa Deialdia datozen egunetan Euskal Herriko Agintzaritzaren Agerkarian (EHAA-BOPV) argitaratzea izango da, Argitaratzearen biharamunetik hogeita ahamar eguneko epea zabalduko da eskabideak eta dagokien dokumentazioa aukezteko, aipatu hamabost leku horietako bat lortzearren.

EuskalKultura.eus-ek aditzera emango du Deialdia EHAA buletinean agertzen denean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia