euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman dio Euskal Etxeen 2023ko dirulaguntza deialdiari, 947.420 euroko zuzkidurarekin

2023/07/11

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza Gasteizen
Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza Gasteizen

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak gaur goizean egindako bilkuran oniritzia eman dio Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko Euskal Etxeentzako eta Euskal Etxeen federazio eta konfederazioentzako diru-laguntzen 2023ko deialdiari, 947.420 euroko zuzkidurarekin, iazko kopuru bera. Gaurko urratsaren ondotik, deialdia datozen egunetan argitaratu du EHAA-BOPV buletinak eta biharamunetik hilabeteko epea egongo da eskabideak aurkeztu ahal izateko.

Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bidez banatzen den dirulaguntza deialdi honen zati handiena, 767.420 euro, IV. Kapituluari dagokio, alegia ohiko gastuak eta jarduera antolaketak laguntzen dituen atalari, Euskal Etxeen urteko programak edo jarduera zehatzak laguntzera bideratua, esan nahi baita nagusiki gazteria, emakume, kanpo-irudi eta komunikazio, memoria historiko, gastu arrunt eta funtzionamenduaren arloko jarduerei.

Datozen egunetan argitaratuko

Gainerakoa 180.000 euroak zentroen beraien egoera hobetzera bideratutako jardueren gastuak osorik edo zati batean finantzatzera bideratuko da; esaterako, ezbeharrek eragindako kalteak konpontzeko, traba arkitektonikoak kentzeko, euskal etxe berriak eraikitzeko, gazteentzako lekuak egokitzeko eta gazteen zein emakumeen jardueretan teknologia erabiltzeko, dio deialdiak.

Deialdia argitaratzen denean emango dugu atzera horren berri orrialde hauetan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia