euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman die 2019ko Gaztemunduri eta Premia Larriko Laguntzen deialdiari

2018/12/19

Gaztemunduko musikari gazteak Lehendakariarekin Gasteizen artxiboko irudi batean
Gaztemunduko musikari gazteak Lehendakariarekin Gasteizen artxiboko irudi batean

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Astearte honetako Gobernu Kontseiluak oniritzia eman die 2019ko Gaztemundu eta Premia Larriko Laguntzen deialdiei. Ondotik, deialdiok indarrean sartzeko EHAA buletin ofizialean argitaratzea falta zaie, eta hori datozen egunotan gertatuko da, abendu barruan. Bi deialdiok, eta Euskal Etxeen deialdi orokorra, orain argitaratuak izan zitezen, ahalegin berezi bat egin dute tramitazioan Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzako lagunek, Gorka Alvarez Aranburu zuzendaria buru. Euskal etxe eta federazioentzat, eta Diasporako euskaldunentzat oro har, aurrerapen nabaria da, eta zalantzarik ez, 2019 urte hasteko oso modu polita, kontsultatu ditugun pare bat euskal etxetatik aitortu digutenez.

EuskalKultura.com erne egongo da deialdiok buletinean noiz argitaratuko zain, eta gertatutakoan, berehala emango dizuegu horren berri; baina bigarren aldaketa eta aurrerapen bat aipatuko dugu: deialdiotara aurketu ahal izateko epeak luzatu egingo dira aipatzen ari garen 2019ko deialdiotan.

-Deialdi orokorreko eskabidek aurkezteko epea otsailaren 28a izango da
-Gaztemundurako eskabideak aurtezkoa, martxoaren 25a
-Premia larrian dauden euskal gizataldeetako kideen laguntzena, apirilaren 26a



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia