euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak onespena eman dio Gaztemundu 2020ri, aurtengoan euskal sukaldaritzan trebatzeari eskainia

2020/04/14

Gaztemunduren feedback-a: euren etxeetara itzulzean, gazte partehartzaileek ikasitako konpartitzen dute bertan
Gaztemunduren feedback-a: euren etxeetara itzulzean, gazte partehartzaileek ikasitako konpartitzen dute bertan

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Jaurlaritzak Euskal Etxeetako 18 eta 35 arteko gazteentzat urtero antolatzen duen bi asteko ikastaldia Euskal Herrian, da Gaztemundu, edizio bakoitzean gai jakin bati lotuta, aurtengoan euskal sukaldaritza. 15 gazte etorri ahal izango dira Euskal Herrira, sukalde kontuetan trebatu eta oro har herrialdea ezagutu eta bertan eskarmentua hartzera. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak gaur goizean eman dio argi berdea 2020ko deialdiari, Koronabirusa dela-eta ekitaldiaren egun zehatzak aurrerago baieztatuko badira ere.

Gaurko onespenaren ondoren, deialdiak EHAA-BOPV buletinean behar du atera eta hor argitaratu biharamunean hasten da nornalean korritzen hilabeteko denbora euskal etxeetako gazteek euren izenak eman eta euren hauitagaitzak aurkez ditzaten. Aurtengoan espero da koronabirusaren krisiak gehiegi ez ukitzea eginda zeuden planak, hasteko hasiera data baieztatzeke badago ere, pandemiaren eboluzioak ekar dezakeenaren arabera.

Interesatuak, adi beraz egunetan EHAA-BOPVean Deialdia argitaratzeari, EuskalKultura.eus-era ekarriko dugu.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia