euskal diaspora eta kultura
2012/06/22
PUBLIZITATEA
Nueva York, EEUU. Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuak astelehenean jasoko du Nazio Batuen Erakundeak banatzen duen Zerbitzu Publikoari ematen zaion UNPSA Aintzatespenaren lehen saria. Sariak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak legealdi honetan bultzaturiko "Etxebizitza gaietan, zure iritzia kontuan" partaidetza proiektua aintzatetsi du. Arriolarekin batera, Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari orokorra ere izango da Etxeorratzen Hirian, Jaurlaritzako ordezkaritzako parte.
Saritutako euskal proiektuak inoiz baino hautagaitza gehiagori hartu dio aurre, aurten 471 hautagai aurkeztu baitira sarietarako, hau da, 2011n aurkeztutakoak baino %58 gehiago. Epaimahairen iritziz, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimenak, Euskadiko administrazioak eskainitako zerbitzu publikoa hobetzen lagundu du, eta etorkizuneko egitasmoetarako inspirazio iturri izango da.
Hiritarren partaidetza bultzatzen duen "Etxebizitza gaietan, zure iritzia kontuan" egitasmoaren bitartez, Etxebizitza Sailak gizarte berrikuntzari, transferigarritasunari, iraunkortasunari, gardentasun demokratikoari eta, batez ere entzute aktiboari eta partekaturiko konpromisoari buruzko esperientzia berriak bildu ditu. Horrez gain, prozesuan parte hartu duten milaka hiritarrek oso ongi baloratu dute, adierazi dute Jaurlaritzatik, eta kari horretara Etxebizitza Saila hasia da dagoeneko partaidetza prozesu berri bati bidea emango dion Ordena lantzen, etxeak adjudikatzeko sistema eta Etxebide zerbitzua hobetzearren.
Lan Jardunaldiak
Sariaren zeremonia New Yorken, ekainaren 25etik 28ra, sektore publikoak gobernantza egokiaren barruan betetzen duen tokia aztertzeko eta eztabaidatzeko Nazio Batuek antolatu duten jardunaldien baitan gauzatuko da. Nazio Batuetako presidentea buru izango duten jardunaldiok mundu osoko erakunde eta instituzio askotako goi agintariek eta ordezkariek hartuko dute parte. Jaurlaritzak, saria jasotzeaz gain, bere partaidetza proiektua lan tailerretako gainerako partaideen aurrean aurkezteko, azaltzeko eta eztabaidatzeko aukera izango du.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus