euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak Misiones-ko Corpus Christiko 'Eusko Etxea' elkarte zibila onetsi du euskal etxetzat Argentinan

2008/01/23

Atzo ofizialki onartutako Corpuseko 'Eusko Etxea' euskal etxe berriak antolatutako hitzaldia
Atzo ofizialki onartutako Corpuseko 'Eusko Etxea' euskal etxe berriak antolatutako hitzaldia

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak asteartero egiten duen bilkuran atzo hartutako erabakien artean Argentinako Misiones probintziako Corpus Christi herriko 'Eusko Etxea' elkarte zibila ofizialki onetsi eta Euskal Etxeen erregistro ofizialean sartzea deliberatu zuen. Neurri honekin aipatu euskal etxea nor da aurrerantzean, Jaurlaritzak kanpoko euskal giza-taldeei eskaintzen dizkien programa eta onuren hartzaile eta eskubide-emaile izateko bere bazkideekiko.
Atzodanik kide berri bat emendatu zaie Eusko Jaurlaritzaren baitan Lehendakaritza sailean legez sortu eta mantentzen den Euskal Etxeen erregistro ofizialeko munduko euskal zentruei. Euskal gobernuak atzoko ohiko bilkuraren ostean iragarri zuenez, Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christi herriko 'Eusko Etxea' elkarte zibila onetsi da ofizialki eta, beraz, euskal legeek onuradun gisa aitortzen dizkion eskubideen jabe bilakatzen dira elkartea bera eta, haren bidez, bere bazkide eta kideak.

Erregistroan sartzearekin Misionesko Corpus Christiko Euskal Etxe berria gai da eta eskubidea du Eusko Jaurlaritzak Kanpoko Euskal Gizataldeentzat eta euskal etxeentzat indarrean dauzkan legezko onurak bereganatzeko. Aldi berean, legeak dio euskal etxeak bere zuzendaritza batzordeetan eta bere ohiko bizitzan egon daitezkeen aldaketak jakinaraziko dizkiola Jaurlaritzari, eta honek eskatu ahal izango dizkiola koordinazio mailarik egokiena ahalbideratuko duten beharrezko datuak oro.


Lotura interesgarriak

Corpuseko Eusko Etxeak nortasun juridikoa lortu du (gazt.)
2007ko urtarrilaren 18an EuskalKUltura.com-en argitara emana

'Probintziarentzat interesdun' aitortzea eskatu du diputatu batek (g.)
2006ko maiatzaren 22an EuskalKultura.com-ek argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia