euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak Mar Chiquitako 'Izatez Harro' eta Olavarriako 'Gure Etxe Maitea' onartuko ditu ofizialki

2011/11/08

Mar Chiquitako 'Izatez Harro' Euskal Etxearen logoa
Mar Chiquitako 'Izatez Harro' Euskal Etxearen logoa

PUBLIZITATEA

Gaur goizean zehar Eusko Jaurlaritzako ofizialki onartuko ditu, seguruenik, Argentinako bi euskal etxe bere erregistro ofizialera: Mar Chiquitako 'Izatez Harro' eta Olavarriako 'Gure Etxe Maitea' elkarteak. 'Izatez Harro' euskal etxearen kasuan, berriki sortutako elkartea da eta bi urteren buruan lan aipagarria egin du, bereziki elkartasun eta gizarte-laguntza arloan. 'Gure Etxe Maitea' elkarteari dagokionez, hainbat urte zail bizi ondoren eta jaurlaritzaren ezagutza ofiziala galdu ostean, birsortze prozesu sakon bat burutu du euskal etxeak, eta gaurko onarpenak ahalegin hori aintzat hartuko du, elkartea aurreko mailara bueltatuz.

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak bi euskal etxe berri onartuko ditu gaur ofizialki, seguruenik, bere erregistroan. Bi elkarteak argentinarrak dira: Mar Chiquitako 'Izatez Harro' Euskal Etxea eta Olavarriako 'Gure Etxe Maitea'.

'Izatez Harro' elkartea euskal etxe gaztea da. 2009. urtean sortu zen eta 2010eko abenduan jaso zuen Argentina mailako elkarte onespen ofiziala. Elkarteak, euskal kulturaren zabalkuntzan lana egiteaz gain, elkartasun egitasmoak sustatu ditu eta beharra duten Mar Chiquitako herritarrei laguntzeko hainbat ekimen burutu ditu jada. 

'Gure Etxe Maitea' elkartearen kasua bestelakoa da. Elkartea ez da berria, baina, hainbat urte latz igaro ostean, 2008. urtean Eusko Jaurlaritzaren ezagutza ofiziala galdu egin zuen. Horren ondotik euskal etxeak birsortze eta berrindartze prozesua jarri zuen abian, eta lau urteren buruan ahalegin horren emaitzak etorri dira. Horietariko bat izango da gaur goizean zehar, ziurrenik, elkarteak jasoko duen ezagutza ofiziala. 

Zorionak bioi!



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia