euskal diaspora eta kultura
2009/10/22
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak 'Lagun Ona' Sariaren ezaugarri den plaka emango die datorren igandean, urriaren 25an, Mexikoko Estatu Batuei, Gernikako Autonomi Estatua erreferendumez onartua izan zeneko 30. urteurrena ospatzeko Ajuria-Enean antolatutako ekitaldiaren barnean. Sari hau, Euskadiren irudia kanpoan sustatzen duten pertsona edo erakundeei ematen zaie, euskaldun izan ala ez, edota euren ibilbidean "Euskal Herriak jorratu edo sustatu izan dituen baloreak biziarazi" dituztenei.
Orain arte errekonozimendua jaso dute, besteak beste, Errepublika Argentinarrak, Idahoko Estatu Iparramerikarrak eta Uruguai, Txile, Italia eta Txekiar Errepublikako presidente ohi diren Julio Maria Sanguinetti, Eduardo Frei, Francesco Cossiga eta Valclav Havel-ek, hurrenez hurren, baita Nevada-Renoko Unibertsitateko William A. Douglass irakasle eta atropologoak ere.
'Lagun Onari' sariaz gain, Jaurlaritzak 'Lan Onari' saria ere banatuko du ekitaldi berean --aurrerantzean biak elkarrekin emateko asmoa azaldu du, urtero 'Euskadiren Eguna' izendatu duen urriaren 25ean--, azken hau "euren ekinbide profesionalean dedikazioa, jarraikortasuna, eta ekimena ezaugarri izan duten euskal herritarrei ematen zaiena", Jose Maria Aldekoa MCCren presidendeari, Juan Mari Bandrés abokatu eta politikoari, Iñaki Gabilondo kazetariari eta Edurne Pasaban kirolariari.
'Gernikako Arbolaren Gurutzea' goraipamenaren ondoren, bi titulu horiek dira Eusko Jaurlaritzak ematen dituen goraipamen gorenak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus