euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak kanpoko Gizataldeen eta Euskal Etxeen arloan espezializatzeko beka deialdia egin du

2016/04/04

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egoitza, Gasteizen
Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egoitza, Gasteizen

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak deialdi egin du lau bekadun aukeratzeko kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan espezializatzeko eta prestatzeko. Bekek 12 hilabeteko iraupena izango dute. Bekadunek beraien eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren honako bulego hauetan burutuko dituzte: Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen (2); Euskadiko Ordezkaritzan Argentina-Mercosuren (1); Estatu Batuetan (1).

Vitoria-Gasteiz. Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko eta prestatzeko 12 hilabeteko iraupena duten lau beken deialdia egin da. Bekadunak honako bulegeoetan ariko dira lanean: bi, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen; bat, Euskadiko Ordezkaritzan Argentina-Mercosuren; eta  azken bat, Estatu Batuetan.

Vitoria-Gasteizen burutu beharreko beka bakoitzak 16.000 euroko dotazioa izango du; eta Argentinan eta Estatu Batuetan burutu beharreko beka bakoitzak, 24.000 eurokoa. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da argitaratzen den egunetik (2016ko martxoaren 31a) kontatzen hasita.

Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia