euskal diaspora eta kultura
2008/11/05
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz.Eusko Jaurlaritzak Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan espezializatzeko 3 beka eskatzeko epea ireki du. Bekadunek beraien eginkizunak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian aurrera eramango dituzte eta beka bakoitzaren dotazioa 15.900 eurotakoa izango da. Zenbateko honek dagokion atxikipen fiskala izango du.
Beken ordainketa hiru epetan egingo da. Lehena beka onartu ondoren egingo da eta emandako dirulaguntzaren % 50ekoa izango da. Bigarren ordainketa beka jasotzen denetik 4 hilabetera egingo da eta zenbatekoa emandako dirulaguntzaren % 35a izango da. Hirugarren eta azkena programa bukatzen denean egingo da, bekadunak igarotako prestakuntza hilabeteen txostena bidali ondoren eta aprobetxamendua ziurtatzen duen Kanpoko Euskal Gizataldeen zuzendaritzaren txostenaren ondoren.
Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 1ean itxiko da. Eskaerak helbide honetara bidaliko beharko dira:
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Lehendakaritza
Nafarroa kalea, 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Lotura interesgarriak
2008ko deialdiaren oinarriak eta inprimakiak
www.euskadi.net
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza
www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus