Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak gazteak trebatzeko lau beka eskaintzen ditu, horietarik bi Gasteizen aritzeko, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, eta beste bi Bruselan, Euskadiren Europar Batasunaren aurreko Ordezkaritzan. Urtebetekoak dira eta Gasteizkoen kasuan bakoitzak 16.000 euroko zuzkidura dauka eta Bruselakoan 24.000koa. Unibertsitate gradua behar da eduki eta gehienez 28 urte izan. Eskatzaileek deialdiaren aurretik Euskadiko Autonomia Erkidegoko egoiliarrak behar dute izan edo ofizialki onartutako euskal etxe bateko kide. Eskabideak aurkezteko epea urriaren 1ean bukatuko da.
Aurrekoa laburpen bat baino ez da. Deialdiko xehetasun guztiak hemen topatu ahal izango dituzu.
Informazio gehiago eskuratzeko hona jo dezakezu: Kanpoan den Euskal Komunitateen gaian Benan Oregirengana (+34 945 018 121) eta Europako Gaien kasuan Elena Iturraterengana (+34 945 017 843).
Zorte on!